Berilio

Berilioa elementu kimiko bat da, Be ikurra eta 4 zenbaki atomikoa dituena. Metal lurralkalinoa da, toxikoa, gris metaliko koloreduna, arina, gogorra eta hauskorra. Aleazioetan erabiltzen da, batez ere kobrearekin, gogortzeko. Berilio hautsa oso kaltegarria izan liteke osasunarentzat arnasten bada.

Berilioa
4 LitioaBerilioaBoroa
   
 
4
Be
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaBerilioa, Be, 4
Serie kimikoaMetal lurralkalinoak
Taldea, periodoa, orbitala2, 2, s
Masa atomikoa9,012182 g/mol
Konfigurazio elektronikoa1s2 2s2
Elektroiak orbitaleko2, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 1,85 g/L
Urtze-puntua1560 K
(1287 °C, 2349 °F)
Irakite-puntua2742 K
(2469 °C, 4476 °F)
Urtze-entalpia7,895 kJ·mol1
Irakite-entalpia297 kJ·mol1
Bero espezifikoa(25 °C) 16,443 J·mol1·K1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K146216081791202323272742
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)2
Elektronegatibotasuna1,57 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 899,5 kJ/mol
2.a: 1757,1 kJ/mol
3.a: 14848.7 kJ/mol
Erradio atomikoa (kalkulatua)112 pm
Erradio kobalentea90 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 200
Soinuaren abiadura12870 m/s
Isotopo egonkorrenak
Berilioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
7Be Sintetikoa 53,12 e ε - 7Li
γ 0,447 -
9B %100 Be egonkorra da 5 neutroirekin
10Be Aztarnak 1,51×106 urte β- 0,556 10B

Berilioa nahiko elementu arraroa da bai lur bai unibertsoan ez baita ohizko izarretako nukleosintesian eratzen. Ez da uste elementu kimiko hau bizitzeko beharrezkoa denik animalia eta landareetan.

Ezaugarri nabarmenak

  • Berilioak metal arinen arteko urtze puntu altuenetakoa du.
  • Berilioaren Youngen modulua altzairuarena baino hiru aldiz handiagoa da.
  • Elementu honen Youngen modulu altua eta dentsitate baxua direla eta baldintza estandarretan solidoen arteko soinuaren abiadura handiena du 12,9 km/sg ingurukoa.
  • Beroa oso ondo eroaten du eta ez da magnetikoa.
  • X izpiek berilioa iragaten dute eta alfa partikulek berilioak neutroiak askaraztea lortzen dute (30 neutroi/alfa partikula milioi bakoitzeko).
  • Baldintza estandarretan ez da erdoiltzen (uste da erdoil geruza oso fin bat osatzen dela berilioaren inguruan hala ere, kristala oso erraz apurtzen baitu).
  • Azido nitriko kontzentratuak ez du eragin nabarmenik berilioarengan.

Zertarakoak

  • Berilioa aleazio ugariren osagaia dugu besteak beste nahiko arrunta den kobre-berilio aleazioa.
  • X-izpi bidezko diagnosi sistemetan berilio xaflatxoak erabiltzen dira espektro ikusgarriko erradiazioa iragazteko. Zirkuito plakak markatzeko erabiltzen den X-izpi bidezko litografia tekniketan ere berilioa erablitzen da.
  • Erreaktore nuklearretan neutroi moderatzailea dugu.
  • Berilioaren propietate mekanikoak (zurruntasuna, arintasuna, egonkortasuna...) hainbat gailu eraikitzeko apropos bihurtzen dute besteak beste, giroskopioak, informatikako gailuak, erlojuetako malgukiak etab.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.