Bergarako udaletxea
Bergarako udaletxea Gipuzkoako Bergara udalerriko udalaren egoitza da. Bergarako Alde Zaharran dago, Plaza Nagusian, Jauregi etxea, Izagirre Moiua jauregia, Olaso dorrea eta San Pedro Ariznoakoa elizaren artean, eta Bergarako Errege Mintegiaren aurrean.
Bergarako udaletxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Bergara) | |
Bergarako udaletxearen ikuspegi orokorra. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Koordenatuak | 43°07′03″N 2°24′47″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Erabiltzailea | Bergarako Udala |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 6 |
Kontaktua | |
Helbidea | Martin Agirre Deunaren plaza, 1 |
Lucas de Longa arkitektoaren gidaritzapean egin zuten XVII. mendearen amaieran. Bere aurrealdean hiru armarri daude, Gipuzkoakoa, Espainakoa eta Bergarakoa. Aurrealdean ere bibliako bi zati daudeː "En casa del que jura no faltará desventura". "O que mucho lo de allá o que poco lo de acá".
Euskal ondarea konsideratzen da. Alde Zaharrean dago, plaza nagusiaren ondoan eta antzina azoka bertan egiten zen. Eraikin honetan estrenatu zen Peñafloridako kondeak egindako "El borracho burlado" opera 1764an.
Iruditegia
- Aurrealdea.
- Armarria.
- Armarriak.
- Udaletxea eta plaza nagusia.
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Bergarako udalaren webgunea (Gaztelaniaz)