Berezina
Berezina (bielorrusieraz: Бярэзіна, Biarezina; errusieraz: Березина, Berezina) Bielorrusiako ibaia da, Dnieperren adarra. 587 km luze da eta bere arroak 24.500 km² ditu. Berezinaren harana oso zingiratsua da. Ubide baten bitartez Mendebaldeko Dvinarekin loturik dago.
Berezina | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 613 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 54°53′46″N 27°45′20″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Oblast of Belarus | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 24.500 km² |
Arro hidrografikoa | Berezina River Basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 145 m³/s |
Iturburua | Dokšycy (en) ![]() |
Bokalea | Dnieper |
1812ko azaroan, Borisovetik hurbil, Berezinako gudua gertatu zen, Frantziako eta Errusiako armaden artean. Bertan Errusiatik erretiratzen ari zen Napoleonen armadak hil-zauritu asko izan zituen (36.000 inguru).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.