Berengario Gaskoiniakoa
Berengario I.a[1] (?-1036) Baskoniako dukea (1032-1036) izan zen[2].
Berengario Gaskoiniakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Heriotza | 1036 |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
Antso VI.a Gilen alaba Alausia eta Hilduino Angulemako kondearen semea izan zen. Osabaren partez jarauntsi zuen Baskoniako dukerria 1032an.
Laster Oto bere lehengusuak ordezkatua izan zen edo dukeorde bilakatu zen bera adin-gutxikoa zenean. Dena dela 1036 arte boterean izan zen[3].
Geoffroi Bordelekoaren garaian datatutako eskutitz batean Belengarius comes Vuasconiçe ac burdegalensis provinçie izendatua da, hau da, "Berengario, Baskoniako eta Bordeleko probintziako kondea"[4] Hori zela eta, aditu batzuek Berengario Raimundo I.a Bartzelonakoarekin nahasi egin dute. hala ere, hau ezizenezkoa da, nahiz eta azkenak Antsoren alaba Antsa ezkondu.
Sain-Seuringo eskutitzetan konde izendatua bazen ere[5], bera aipatzean zigilua ezartzen zuten behe-eskuinaldeko partean dukea zela adierazteko. Bordeleko elizari Cadaujaceko lurraldeak eman zizkion, garai hartan Gaskoinian omen zeudela adieraziz.
Erreferentziak
- frantsesez: Bérenger edo Bélenger; latinez: Berengarius edo Belengarius; gaztelaniaz: Berenguer
- Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
- Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
- Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963. 104. orr.
- Antso, Oto edo Gilen Vasconie comites deituak ziren.
Aurrekoa Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa |
Baskoniako dukea 1032-1036 |
Ondorengoa Oto Akitaniakoa |