Diskriminazio

Diskriminazioa edo bereizkeria gauzak edo gizakiak bereizteari deritzo orokorrean. Gizakiak edo giza-taldeen diskriminazioa eskubide eta aukera-berdintasunaren aurkakoa eta generoan, arrazan, jaiotza-lekuan, hizkuntza edo irizpide etniko, erlijioso, politiko, sexual edo ekonomikoetan oinarrituz gertatzen denean ez bidezkotzat jotzen da eta bazterkeria ere baderitzo. Bazterkeria ez jasateko eskubidea Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala delakoan dago jasota. Hala ere, bazterkeria egoerak ohikoak dira hezkuntza, osasun eta lanbide arloetan.

Diskriminazioa positiboa, talde bati aldeko tratua egiten zaionean, zein negatiboa, besteei ematen zaien tratu egokia ukatzen zaionean.

Diskriminazioa, indarkeri pasibo mota bat da eta diskriminatzen duten pertsonek, diskriminatuak izaten direnak bereizten dituzte. Gizakiak edo giza-taldeen diskriminazioa eskubide eta aukera-berdintasunaren aurkakoa eta generoa, arrazan, hizkuntza edo irizpide etniko, erlijioso, sexual edo ekonomikoetan oinarrituz gertatzen denean ez bidezkotzat jotzen da eta bazterkeria ere baderitzo. Gainera, diskriminatzea giza eskubideen kontrako ekintza bat da, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalean, bazterkeria ez jasateko eskubidea agertzen baita. Dena dela, ere badago diskriminazio positiboa deiturikoa, non, historian zehar diskriminatuak izan diren giza-taldeei “eskubide” edo onura batzuk ematen zaienean. Diskriminazio hau, talde desfaboratu honen bizi kalitatea hobetzeko egiten da.

Diskriminatutako giza taldeak

Gaur egun, gure gizartean honako talde hauek daude diskriminatuta:

  • Ekonomi eta kultura desberdintasunen egoera larriak dituztenak (analfabetoak, pobrezia gogorra..)
  • Giza animali ez izateagatik diskriminatuak diren gainontzeko animalia guztiak (ESPEZISMOA)
  • Arraza, erlijio edo hizkuntzagatik diskriminatuak diren taldeak. Diskriminazio hau legeen bidez ere egin daiteke.
  • Sexua dela eta ematen den diskriminazioa
  • Ezin izan dutelako eskuratu ez oinarrizko hezkuntzarik ez lanbide –heziketa egokirik diskriminatuak izaten diren pertsonak.
  • Adinagatik egiten dena “ezertarako balio ez dutenen taldea” osatzen dutenak.
  • Minusbalia bat izateagatik

Diskriminazio motak

Lehen aipatutako giza taldearen arabera,diskriminazio mota ezberdinetan sailkatu dira:

  • Adinagatiko diskriminazioa
  • Diskapazidadeengtiko diskriminazioa
  • Soldatagatiko diskriminazioa
  • Jatorri nazionalagatiko diskriminazioa
  • Erlijio bereizketa
  • Sexismo eta heterosexismoa
  • Itxura fisikoagatiko diskriminazioa
  • Arrazismoa
  • Pobreak arbuiatzea (aporofobia)


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.