Berdantza hori

Berdantza horia (Emberiza citrinella) emberizidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian bizi dena[1].

Berdantza horia
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaEmberizidae
GeneroaEmberiza
Espeziea Emberiza citrinella
L., 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa2,94 g (pisua jaiotzean)
Zabalera26 cm
Kumaldiaren tamaina3,9
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora13 egun

Morfologia

16 cm-ko luzera du. Isats luzea du 8 bat cm-koa. Arrak burua eta behealdea horiak izaten ditu. Basoetan, zelaietan, bide bazterretan eta abarretan bizi da.[2]

Deskribapena[3]

16 cm-ko neurria, hau da, txolarre baten antzekoa, baina buztan luzeagokoa, berdantza horiak sexu diformismo garbia du, arra askoz deigarriagoa da, burua eta bularra horiak dituela. Ezaugarri honek beste berdantzengatik bereizten du, baina, ar eta emeen zein heldugabeen identifikazio ezaugarririk seguruena ipurtxuntxurra da, gaztaina kolorekoa. Gainerako gorputzeko lumajeak, gaztaina koloreak, arreak eta horixkak ditu.

Hegaldian uhin mugimenduak egiten ditu, fringilidoen antzekoak.

Bere kantua “si-si-si-si-sirri” bat da. Leku garai batetik egiten du, ia, nahastezina da, kantua eta ipurtxuntxurraren gaztaina kolorea dira txoria identifikatzeko modurik seguruenak.

Biologia eta ohiturak

Moko zabal sendoko txori hauek lurrean bilatzen dituzte beraien elikaduran oinarri diren aleak eta haziak.

Bestalde, ugalketa garaian dieta alejale hau, intsektuez handitzen da.

Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran, ugalketa aurreko faseetan lanpetuta aurki ditzakegu berdantza hauek. Emeek egiten dute habia, zurtoinez, belarrez eta elkarri lotutako goroldioz osatuta egongo da, eta, oro har, lurrean egingo du, zuhaizka baten ondoan eta belar artean ezkutatuta.

Errunaldia osatzen duten 3-5 arrautzak, tonu zuri-grisaxkakoak edo urdinxka kolorekoak dira, tanto batzuekin eta zerrenda gris eta beltzekin, emeak 12-14 egunez txitatzen ditu gutxi gorabehera.

Txitak, grisak eta lumatxo ugarirekin, 9 eta 14 egun bitartean habian elikatzen dituzte, batez ere intsektuez. Denbora hori igaro ondoren, habia uztean, oraindik ezin dute hegan egin, beraz inguruan ezkutatuta egoten dira. 16 egun igaro beharko dira, eklosiotik zenbatzen hasita, primeran hegan egiteko.

Negua iristen denean, berdantza horiak oso taldekoi bihurtzen dira eta talde ez oso handietan mugitzen dira, batzuetan, talde mistoak osatzen dituzte hesi-berdantzekin eta beste txori alejale batzuekin batera.

Euskal Herrian, espezie hau sedentarioa da, migrazio mugimendu txiki batzuekin, baina soilik bertan. Dirudienez, urte osoan dauden populazio hauei beste batzuk gehitzen zaizkie. Europako iparraldetik datozenak negua hemen igarotzera.

Banaketa, habitata eta estatusa

Ia Europa osoan hazten du, Islandian eta eskualde mediterraneoaren zati handi batean izan ezik, Iberiar penintsula ia osoan ere ez, iparraldean bakarrik hazten du.

Habitatak, bestalde, askotarikoak dira, oro har, zuhaixkak dituzten eremu irekiak dira: laborantzakoak (sega-belardiak, zerealak), baso ertzak, landazabalak ...

Euskal Herrian ia modu orokorrean banatua, baina klima lehor eta beroko lekuetan ez da ageri.

Erreferentziak

  1. BirdLife International (2004). Emberiza citrinella. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 315 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.