Berberia

Berberia egungo Maroko, Aljeria, Tunisia eta Libiako kostaldea izendatzeko XVI. mendetik XIX. mendera bitartean erabilitako termino geografikoa izan zen, bereziki garai hartan kostalde horietan babesa aurkitzen zuten pirata eta esklabo-tratanteei erreferentzia eginez[1]. Izena lurralde haietako jatorriko biztanleak ziren berbere hitzetik dator.

Berberiako mapa, de Gerhard Mercator (1630).

Ez zuen ia inoiz gobernu bakarra izan. XVI. mendetik aurrera, Aljer, Tunis eta Tripoliko bey edo pashaek gobernatu zuten eskualdea, Otomandar Inperioaren sultanaren menekoak ziren arren, autonomia handia zutenak. Espainiako Erresumak moriskoak erbesteratu zituenean, bertan topatu zituzten aberri berriak eta Mediterraneoko kostaldeari buruzko zituzten ezaupideei esker Saléko Errepublikak Levante erraustu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.