Berbasatze (kontserbazio biologia)
Berbasatzea kontserbazio biologiaren adar bat da[1]. Ingelesez jatorrizko hitza "rewilding" da, eta horrela erabiltzen da testu gehienetan.
Berbasatzearen funtsa naturaren kontserbazioari eskala handian ekitea da. Azken helburua natur gune zabalak gizakiaren esku hartze baino lehenagoko egoerara itzultzea da, egoera hori beti ustezkoa izanik, zeren eta aditu askorentzat jatorrizkotasun hori erabat berreskuratzea ezinezkoa baita mendetako eraldaketak eta gero. Prozesu naturalak babestu nahi dira eta baita natura guneak. Babestutako edo garrantzi handiko natura guneen arteko lotura sustatzen da, eta ekosistemetan eragin handia daukaten harrapari eta belarjale handiak babesten edo bersartzen dira. Horrela bioaniztasuna handitzen doa eta ekosistemen autorregulazioa sustatu.
Beraz berbasatzea ez da galdutako espezieak naturan birsartze soilarekin nahastu behar, helburua ekosistema osoak berreskuratzeko da eta. Hala ere hau akotan ez da erreza, ekosistema haiek osatzen zituzten animalien egoera erabat ezaguna ez delako, naiz eta horretarako azken hamarkadetan paleontologiaren eta paleobotanikaren aurrerapen handiak izan.
2.012. urtetik aurrera rewilding-ak zabalpen handia ezagutu du mundu guztian barrena eta baita Europan bertan hainbat ekimenen eskutik. Gaur egun Birbasatzea lehendabiziko teorizaziotik ekintzetara pasatutako formulazioa da. Europan une honetan Rewilding Europa Fundazioa da agian egitasmo handienen kudeatzailea, baina Kontinentean une honetan beste hamaika ekimen abiaturik daude rewuilding konteptuaren aterkipean.
Birbasatzearen oinarriak
Rewilding ez datza bakarrik Naturari bere bidea egiten uztean, esate baterako Europan eta baita Euskal Herrian ere ematen ari den zenbait landa eremuen jende hustearen aurrean lurrak bere hartan lagatzea. Rewilding-ak alde aktibo bat dauka galdutako ekosistemak ahal den maila egokienean berreskuratzeko. Bereziki habitaten funtzionalitaterako funtsezkoak diren espezieak berreskuratzen dira. Rewilding-ak aktiboki berreskuratzen ditu galdutako espezieak, bereziki funtsezkoenak direnak (espezie giltzarriak) edota “paisaiaren arkitektoak direnak” (fitofago handiak, kastoreak, “beldurraren larratzearen” eragileak diren harrapari handiak, otsoa bezala …).
Wilderness eta rewilding arteko ezberdintasunak
Wilderness kontzeptua ere ez da rewilding-en berdina. Wilderness, Europar Komisioaren arabera, prozesu naturalez gobernatutako natur gune handi bat da. Gestioaren aldetik bere horretan mantentzea aurreikusten dena. Beraz jada egoera ekologiko onean dagoena eta bere horretan, ez aldatzeko, babestu nahi dena. Rewilding-ek berriz basatasun hori galdutako guneak wilderness horretara eraman nahi ditu ekintza aktiboen bidez. Finean eraldatuta egotea da Europako leku gehien eta Euskal Herriko naturagune guztien egoera.
Wilderness zerbait estatikoa da eta bertan giza eragina murriztu egin nahi da. Rewilding berriz prozesu dinamiko bat da, habitatak berrezartzeko kudeaketa aktibo bat beharrezkoa izan daiteke eta, zenbait arloetan behintzat.
Birbasatzea zenbait gune wilderness-en prozesu naturalen egoera hobetzeko tresna bat izan daiteke. Azken finean munduan ez dira jada ukitu gabeko lekurik geratzen, modu batean edo bestean gizakiaren eragina bazter guztietara heltzen delako. Beraz gure erabakia izan daiteke naturaguneak suntsitu, nekazaritzarako eraldatu, erabat artifizializatu edo berriz gune batzuk “birbasatzea”.