Berbaizu Euskara Elkartea

Berbaizu Euskara Elkartea Deustualdean euskara bultzatzeko xedea duen elkartea da. Euskaldunen hizkuntz komunitatea trinkotu eta sendotzeko egiten du lan. Horretarako hainbat lan ildo ditu irekita, adibidez umeentzako aisialdia (Txantxiku), hilabetero dohain 2.000 etxe baino gehiagotara banatzen den herri aldizkaria (Prest!), Deustualdeko Berbalagun egitasmoa, hainbat kultur jarduera iraunkor (Irakurlearen Txokoa, Kantugintza taldea...), gazte arloa (Kar kar), jaietako lantaldea (Deustuko Jaien eta Deustuko Ihauterien antolaketan parte hartuz), edo normalkuntza lantaldea, beste batzuen artean. Deustualdeko hezkuntz eragileak biltzen dituen Euskararen Unibertsoan ere egiten du lan, dinamizazio lanak eginez.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.