Berazubiko zubia

Berazubiko zubia, iraganean Alfontso X.a Jakintsuaren zubia, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zubi bat da, Oria ibaia zeharkatzen du. Berazubi eta Laskorain auzoak elkarlotzen ditu, bere hegoaldean Berazubiko estadioa dago eta iparraldean Tolosako zezen plaza.[1]

Berazubiko zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°07′58″N 2°04′38″W
Map
Eramaten duOria

    1953an eraikitzen hasi zen, baina urte hartako urriaren 14ko uholdeak erabat suntsitu zuen. Eraikitzen lanei berrekin eta 1956an amaitu zen, udalerriaren 700. urteurrenarekin batera. Alfontso X.a Jakintsuaren izenarekin inauguratu zen.

    1983ko uholdeak larri kaltetu zuen, horregatik eraitsi beharra izan zen, eta hormigoizkoa eta ibaiaren ur handiei traba edo oztopo handirik egin ez ziezaien diseinu arinagoa zuen zubi berria eraiki zen.

    2006an Berazubiko zubia izena ofizializatu zen, hain zuzen ere, herrian betidanik ezagutzen zen izenaz.

    Ikus gainera

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.