Berazubiko estadioa
Berazubiko estadioa, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen atletismo eta futboleko estadio bat da.
Berazubiko estadioa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°07′56″N 2°04′43″W |
Inaugurazioa | 1923 |
Kokalekua
Berazubi eta Iurre auzoen artean dago, Berazubi kalearen 1. zenbakian, Oria ibaia eta Berazubiko zubiaren alboan.
Historia
1923an eraiki zen. Beraz, Berazubi Euskal Herrian nahiz Espainiar Estatuan eraikitako lehenbiziko atletismo estadioa izan zen. Bertan, Espainiako Atletismo Txapelketa ugari ospatu ziren (1924, 1925, 1926, 1932, 1934, 1935, 1944 eta 1959). Jatorriz, 5 kaletako atletismo pista zuen, gerora 6ra handitua, eta erdiko belardian futbol zelaia, bertan betidanik Tolosa Futbol Klubak jokatu izan du.
1956an 3.000 ikusleentzako edukiera duen tribuna eraiki zen. 2012. urtean eraberritua izan zen.
Instalakuntzak
- Futbol zelaia
- Atletismo pistak
- Luzera jauziko pista
- Altuera jauziko pista
- Pertika jauziko pista
- Tenis, padel eta saskibaloi jokalekua
- Pilotalekua
- Gimnasioa
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.