Berantevilla
Berantevilla[1] Arabako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 29 bat kilometrora dago. Udalerriko herriburua izen bereko herria da, hots, Berantevilla.
Berantevilla | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Berantevilla herria. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Añana | ||||||||||
Izen ofiziala | Berantevilla | ||||||||||
Alkatea | Isabel Arbaizagoitia Peral (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01211 | ||||||||||
INE kodea | 01014 | ||||||||||
Herritarra | berantevillar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°40′58″N 2°51′32″W | ||||||||||
Azalera | 35,73 km2 | ||||||||||
Garaiera | 479 metro | ||||||||||
Distantzia | 29 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 451 (2023) −1 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 14,25 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 3,23 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 27,86 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 41,67 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 89,83 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 4,86 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 7,01 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 14,63 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 3.54 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.berantevilla.es/ |
Izena
Euskaltzaindiak araututako euskal izena Berantevilla da. Hala ere, Euskaltzaindiak berak 1979an proposatutako Beranturi izen berriak izan duen erabilera dela eta, maila apalagoan erabil daitekeela onartu du.[1]
Ez dago garbi izenaren etimologia zein den; forma dokumentatu zaharrena Beranti villa da, Donemiliaga Kukulako kartularioan;[5] zehazki, Muñoz Alvarez Llazarrak 1080. urtean Donemiliagako monasterioari dohaintza bat egin zioneko dokumentu batean ageri da.[6]
Geografia
Ihuda ibaiak zeharkatzen du Berantevilla, urak Zadorra ibaira isuri baino lehentxeago. Zadorrak, ehunka metro batzuk aurrerago, Ebro ibaian isurtzen ditu. Hegoaldean beste ur lerro bat igarotzen da, Inglares ibaia, eta horrek urak Ebrora isurtzen ditu zuzenean.[6]
Berantevilla ipar-mendebaldetik hego-ekialdera luzatzen den haran batean dago kokatuta, itsas mailatik 479 metro gorago, hegoaldean Txulato mendia daukala. Trebiñuko barrendegiaren eta Miranda Ebroren artean dagoenez, harreman handia du azken hiri horrekin.
Udalerriaren baliabide ekonomiko nagusia nekazaritza da. Jarduera industriala ere badauka, gutxi bada ere, Lacorzanillako industrialdean. Hala ere, kontuan izan behar da Mirandatik 5 kilometrora dagoela eta bertan industrien eta hirugarren sektoreko lanpostuen kopurua handiagoa dela.
Garraiobideei dagokienez, errepide eta trenbideen lotune garrantzitsu baten ondo-ondoan dago. Bertatik igarotzen dira A-1 errepidea (Madril eta Irun lotzen dituena) eta N-124 (Gimileo eta Miranda Ebro lotzen dituena), eta Mirandan Bilbo, Irun eta Madril lotzen dituen trenbide-lotunea dago.
Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Erriberabeitia, Armiñon eta Trebiñuko Konderria.
- Hegoaldean: Zanbrana.
- Ekialdean: Erriberabeitia, Armiñon eta Trebiñuko Konderria.
- Mendebaldean: Erriberabeitia eta Armiñon.
Historia
Berantevillako lurraldeen okupazio-aztarna zaharrenak Vetrusa deituriko erromatar aztarnategian ditugu, Lacorzanilla herrian.[6]
Berantevilla toponimoa 1080. urtean agertzen da lehen aldiz agiri batean idatzia. 1299an hiribildu titulua eman zion Fernando VI.a Espainiakoak. Verantivillako monasterioa izan zen hiribildua sortzeko abiapuntua.
Banaketa administratiboa
Udalerria zortzi herriz osatua dago:
- Berantevilla (udalerriko herriburua)
- Escanzana
- Lacervilla
- Lacorzanilla
- Mijancas
- Santa Cruz del Fierro
- Santurde
- Tobera
Demografia
Berantevillako biztanleria |
---|
Politika
2015-2019 legegintzaldia
2015eko hauteskundeen ondorengo Berantevillako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzak 24 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Berantevillako Alternatiba Independentea | 5 / 7 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz) |
2019-2023 legegintzaldia
2019ko hauteskundeen ondorengo Berantevillako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzak 26 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Berantevillako Alternatiba Independentea | 4 / 7 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz) |
2023-2027 legegintzaldia
2023ko hauteskundeen ondorengo Berantevillako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 6 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz) |
Alkateak
Hauek izan dira Berantevillako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Dionisio Durana Montoya[7] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Maria Alonso Vallejo | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Maria Alonso Vallejo | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Milagros Duque Vallejo | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Milagros Duque Vallejo | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Amaia Martinez Alfonso | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Amaia Martinez Alfonso | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Amaia Martinez Alfonso | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Antonio Santamaria Fajardo | 2011 | 2015 | Berantevillako Alternatiba Independentea | |
Juan Antonio Santamaria Fajardo[7] | 2015 | 2019 | Berantevillako Alternatiba Independentea | |
Mario Perea Anuncibay[8] | 2019 | 2023 | Berantevillako Alternatiba Independentea[9][10] | |
Isabel Arbaizagoitia Peral[11] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea[12] |
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Berantevillar ezagunak
- Pedro Urbina Montoya (Berantevilla, 1585 - Sevilla, 1663), praile frantziskarra, Valentzia eta Sevillako artzapezpikua izandakoa.
Kultura
Irailaren 9an Andra Mariren Natibitatearen eguna ospatzen da Berantevillan. Ospakizunak, izatez, iraileko lehen asteburuan burutzen dira. Ospakizun esanguratsuenetako bat giza-gaztelu edo giza-dorreak eraikitzearena da[13]: bazkari garaian eta oso distantzia txikira batetik hurrengora, herriko gazteak hiru pisuko giza-gazteluak osatuz eta deseginez doaz, behin eta berriro, hiruzpalau orduz, guztira 20 dorre egin arte edo. Dorreen gailurretik gazte batek “Arratsalde on! Gora Lacorzanillako Ama Birjina!” oihukatzen du, eta etxe bakoitzeko bizilagun eta gonbidatuen izenak ere goratzen ditu. Azkenez “Gora ni eusten nautenak eta gora ni neu!” eta “Hurrengo urtera arte!” esanik agurtzen da.
Ondasun nabarmenak
- Jasokundearen parrokia-eliza, ganga barrokoak dituena.
Iruditegia
- Berantevilla, herrigunea, airetik.
- Jasokundearen eliza.
- Lacervilla herria.
- Tobera herria.
- Santurde herria.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- Henrike, Knörr. (2006). «Berantevilla eta Soportilla izenen inguruan» Euskera (Euskaltzaindia): 843-846..
- Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 64 or..
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- (Gaztelaniaz) «Hablamos con Mario Perea Anuncibay, alcalde de Berantevilla» Radio Gorbea 2022-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
- (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- (Gaztelaniaz) «Dominio del PNV en la Cuadrilla de Añana, con seis mayorías absolutas» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- (Gaztelaniaz) «Dominio del PNV en la Cuadrilla de Añana,» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ezpalak. «Berantevillako herritarrak ― Berantevilla, Araba» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
Ikus, gainera
- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Añanako kuadrilla
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Berantevillako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Berantevilla Auñamendi entziklopedian