Berako inauteriak
Berako inauteriek tradiziozko inauteriaren eta hiriko inauteriaren elementuak bateratu dituzte. Zingar-arrautze eske tradizionala burutzen da baserriz baserri, jantzi tradizionalekin nahiz hiri kulturako mozorrekin jantzirik doazen taldeen eskutik. 1980ko hamarkadaren hasieran, berriz, artzain eta inudeen Donostiako ospakizuna hartu eta genero-rolen alderantziketa eginez moldatu zuten Gure Txokoa Elkartearen eskutik, neska gazteak artzainen papera eta mutilak inudeena eginez. Kaldereroen desfilea ere egiten da.
![](../I/Zingar_arrautze_bera.jpg.webp)
![](../I/Zingar_arrautze_bera_0001.jpg.webp)
Berako inauteriak: zingar-arrautze eskeko bi irudi.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.