Bepi De Marzi
Giuseppe De Marzi, Bepi ezizenagatik ezagunagoa (Arzignano, Italia, 1935eko maiatzaren 28a), konpositore, organista, orkestra-zuzendari eta koru-zuzendari italiarra da. Bepi ezizena Giusepperen diminutiboa Veneziako euskalkian
Bepi De Marzi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arzignano, 1935eko maiatzaren 28a (88 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista, abesbatza-zuzendaria eta orkestra zuzendaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Bepi De Marzi |
Genero artistikoa | herri-musika |
Musika instrumentua | organoa |
Biografia
Giuseppe De Marzik (Bepi De Marzi gisa sinatzen du batzuetan) 1958an Arzignanoko I Crodaioli abesbatza maskulinoa sortu zuen. 1978tik 1998ra bitartean organojolea eta klabezinjolea izan zen Claudio Scimonek zuzendutako I Solisti Veneti taldean. Eskolak eman ditu Paduako kontserbatorioan.
Konpositore gisa abesbatza-errepertoriorako ehun bat abestiren musika eta hitzak idatzi ditu. Bere lanik ezagunena, Signore delle cime, hizkuntza askotara itzuli da eta mundu guztiak abesten du. 1958an konposatu zuen, mendian tragikoki desagertu zen Bepi Bertagnoli lagunaren oroimenean.
2018an, Italiako Errepublikako Merituaren Ordenako komendadore izendatu zuten.[1]
Erreferentziak
- Bepi, l’autore del «Signore delle cime» premiato per le melodie dopo 60 anni. 9 de marzo de 2018, 24 or..