BepiColombo

BepiColombo Europar Agentzia Espazialak (ESA) eta Japoniako Agentzia Espazialak (JAXA) elkarlanean antolatzen ari diren misio baten izena da. Misio honen helburua Merkurio planeta da. BepiColombo zunda hiru atalek osatzen dute: Merkuriorainoko bidaiaz arduratzen den MTM transferentzia orbitalerako modulua, merkurioko gainazala aztertzeaz arduratuko den MPO orbitatzailea eta merkurioko magnetosfera ikertuko duen MMO orbitatzailea. Transferentzia modulua eta MPO modulua ESAren ardura lirateke MMO modulua JAXAk eraikia delarik. Jaurtiketa 2018ko urriaren 20an egin zen.[1].

BepiColomboren modeloa.

BepiColomboren transferentzia orbitala ez da zuzena izango, hau da, bidaia ez da orbita atal bakar baten bitartez egingo. Horren ordez lurraren, ilargiaren, artizarraren halanoala merkurio beraren grabitateaz baliatzen den traiektoria konplexu bat erabiliko da propultsio sistema aurrerakoi baten laguntzarekin gainera. MTMaren propultsio sistemak ohizko kohete kimikoez gain eguzki-energia erabiltzen duten kohete elektrikoak daramatza sistema konposatu bat delarik. Propultsio elektrikoak iraupen luzeko eta indar murritzeko maniobra luzeak egitea ahalbidetzen du ohizko indar handiko eta iraupen laburreko kohete kimikoen maniobren aldean.

7 urteren buruan espazio-ontzia helmugara ailegatuko litzateke non bi orbitatzaileak transferentziako modulutik bereizi eta euren eginkizuna beteko luketen. Orbitatzaileen biziraupen nominala urte betekoa litzateke, misioaren iraupena luzapenak izan ditzakeelarik.

Merkurio eta eguzkiaren arteko gertutasunak transferentzia orbitala bai eta kontrol termikorako sistemen exijentzia areagotzen du zenbait teknologia berri garatu behar izan direlarik. Misioaren zuzendaritza ESAk darama Astrium enpresa kontratista nagusia delarik. Hasiera batean misioak Merkurion lur hartzeko helburua zuen gailu bat zeraman. Merkurion lur hartzeko modulua (MSE) misiotik kanpo geratu zen diru laguntzen murrizketa zela eta.

Ikus, gainera

Merkurio

Merkurioko geologia

Kanpo estekak

  1. Merkuriorako bidean da BepiColombo. (Noiz kontsultatua: 2018-12-10).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.