Beodegi
Beodegi Sorogain mendilerroan dagoen mendi bat da, Nafarroako Pirinioetan, Auritz, Orreaga eta Aurizberri inguruan. 1149 metroko garaiera du. Mendilerroko beste bi mendiak Lanotegi eta Sorotepo dira. Azken honengandik, Sorotepo izeneko lepoak banatzen du. Beodoi izena ere hartzen du
Beodegi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.149 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′50″N 1°24′17″W |
Mendikatea | Lindus mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Sorogain-Casa Pablo/Aztakarri |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Irispideak
Sorogain labarrean, ibilbidea Casa Pablo delakoan abiatzen da, 890 metroko garaierara, Aztakarri lepora daroan bidea hartu behar da, 996 metroko garaierara dagoen lepoa, non zenbait monumentu megalitiko ikus daitezkeen. Behin lepora iritsitakoan eta hegoekialderantz, larre garbiz estalitako azken maldetatik igoera hasi behar da, eta, Pilotasoro I trikuharria atzean utzi ondoren, tontorreko muinora iristen da, non hondakin zahar batzuk aurkitzen diren. Toki honetatik, Aldudeko harana eta haran hura inguratzen duten mendiak ikus daitezke: Auza, Adartza, Lindus, Adi eta abar.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |