Bentzoil kloruro
Bentzoil kloruroa C7H5ClO formulako konposatu organikoa da azilo-haluroen familiakoa. Likido kolorgea da usain narritagarria duena. Hainbat produktu prestatzeko baliatzen da: peroxidoak, tinduak, perfumeak eta erretxinak besteak beste[1].
Bentzoil kloruro | |
---|---|
Formula kimikoa | C7H5ClO |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | −1 °C −1 °C |
Irakite-puntua | 197,2 °C (101,325 kPa) |
Masa molekularra | 140,003 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 2
3
0
|
Identifikatzaileak | |
InChlKey | PASDCCFISLVPSO-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 98-88-4 |
ChemSpider | 7134 |
PubChem | 7412 |
Gmelin | 82275 |
ChEMBL | CHEMBL2260719 |
RTECS zenbakia | DM6600000 |
ZVG | 17150 |
DSSTox zenbakia | DM6600000 |
EC zenbakia | 202-710-8 |
ECHA | 100.002.464 |
CosIng | 54654 |
UNII | VTY8706W36 |
KEGG | C19168 |
Prestakuntza
Bentzoil kloruroa (triklorometil)bentzenoa azido bentzoikoz edo urez tratatuz sintetizatzen da[2].
Era berean, azido bentzoikoa fosforo(V) kloruroaren edo tionil kloruroaren moduko agente kloratzaileez tratatuz sintetiza daiteke.
Erreakzioak
Azilo-kloruro tipikoen jokaera kimikoa du bentzoil kloruroak. Urarekin erreakzionatzean azido bentzoikoa ematen du, alkoholekin esterrak, aminekin imidak eta Friedel-Crafts erreakzioak pairatzen ditu konposatu aromatikoekin.
Polimeroen kimikan erreaktibo erabilia den bentzoil peroxidoa sintetizatzeko lehengaia da bentzoil kloruroa.
Erreferentziak
- (Ingelesez) PubChem. «Benzoyl chloride» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- Maki, Takao; Takeda, Kazuo. (2000-06-15). Benzoic Acid and Derivatives. Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).