Bentzaldehido
Bentzaldehidoa edo aldehido bentzoikoa (C6H5CHO) formulako konposatu organikoa da. Eraztun bentzeniko bati lotuta formilo talde bat du. Aldehido aromatikoetan sinpleena da[1].
Bentzaldehido | |
---|---|
Formula kimikoa | C7H6O |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno eta karbono |
Mota | benzaldehyde (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,0415 g/cm³ |
Fusio-puntua | −26 °C |
Irakite-puntua | 179,05 °C (101,325 kPa) |
Masa molekularra | 106,042 Da |
Erabilera | |
Rola | Zapore indartzaile |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 2
2
1
|
Flash-puntua | 62 °C |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | HUMNYLRZRPPJDN-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 100-52-7 |
ChemSpider | 235 |
PubChem | 240 |
Reaxys | 471223 |
Gmelin | 17169 |
ChEMBL | CHEMBL15972 |
ZVG | 13380 |
EC zenbakia | 202-860-4 |
ECHA | 100.002.601 |
CosIng | 74599 |
RxNorm | 1314334 |
Human Metabolome Database | HMDB0006115 |
KNApSAcK | C00034452 |
UNII | TA269SD04T |
NDF-RT | N0000022942 |
KEGG | D02314 eta C00193 |
PDB Ligand | HBX |
Usain gozoko likido kolorge edo horixka da, 179 °C-an irakiten duena eta −56 °C-an urtzen dena. Almendra mingotsean eratzen da. Tindagaien eta lurrinen ekoizpenean, sintesi kimikoko bitartekari gisa eta disolbatzaile gisa erabiltzen da.
Produkzioa
Bentzaldehidoa ekoizteko bide nagusiak toluenoaren klorazioa edo oxidazioa dira. Beste bide batzuk ere garatu dira, hala nola, alkohol bentzilikoaren oxidazio partziala edo bentzenoaren karbonilazioa[2].
Erreakzioak
Bentzaldehidoa azido bentzoikora oxida daiteke. Autooxidazioa ere gertatzen zaio giro-tenperatura airearen presentzian eta laborategiko laginetan ezpurutasunetako bat izaten da azido bentzoikoa[3].
Bentzaldehidoa hidrogenatzean alkohol bentzilikoa lortzen da.
Bentzadehidoa potasio zianuroz ingurune alkoholikoan erreakzionarazten denean bentzoina sintetizatzen da.
Ingurune oso alkalinoetan Canizzaroren erreakzioa pairatzen du; aldehidoaren molekula bat alkohol bentzilikora erreduzitzen da eta, aldi berean, beste bat azido bentzoikora oxidatzen da.
Erabilera
Nagusiki bentzaldehidoa elikagaiei eta lurrinei almendren usaina edo zaporea emateko usatzen da[4]. Kosmetikako produktuetan ere baliatzen da.
Industrian konposatu organiko askoren bitartekari moduan erabiltzen da botiketatik plastikoen aditiboetaraino.
Erreferentziak
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
- (Ingelesez) Brühne, Friedrich; Wright, Elaine. (2000). «Benzaldehyde» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society) doi: . ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
- (Ingelesez) Sankar, Meenakshisundaram; Nowicka, Ewa; Carter, Emma; Murphy, Damien M.; Knight, David W.; Bethell, Donald; Hutchings, Graham J.. (2014-02-25). «The benzaldehyde oxidation paradox explained by the interception of peroxy radical by benzyl alcohol» Nature Communications 5 (1): 3332. doi: . ISSN 2041-1723. (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
- the editors of America's Test Kitchen. The Cook's illustrated baking book : baking demystified - with 450 recipes from America's most trusted food magazine. ISBN 978-1-936493-78-4. PMC 916085953. (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).