Benta

Benta bidegurutze edo bide ondoan egoten den etxe bat da, herrigunetik at, bidaiariei ostatu eskaintzen diena. Bentek garrantzi nabarmena izan dute Euskal Herriko historian, eta, egun, Euskal Herriko bide bazterretan ugari dira Benta izenez ezagunak diren etxeak, batzuetan oraindik ere ostatua eskaintzen dutenak. Toponimian ere arrasto anitz utzi dituzte. Adibidez, ezagunak dira Tolosako herrigunetik hurbil dagoen Benta Haundi, Beasaindik gertu dagoen Matxinbenta eta Donostiako Benta Berri auzoa.

Santutxo benta Albizturren Tolosa-Errezil-Beizama bidegurutzean. Bentak eraikin handiak izaten dira, gela asko izaten dituztenak.

Ikus, gainera

  • Bentatik nator

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.