Benno Besson

René-Benjamin Benno Besson (Yverdon-les-Bains, 1922ko azaroaren 4a - Berlin, 2006ko otsailaren 23a) suitzar antzerki zuzendari eta antzezlea izan zen.

Benno Besson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRené-Benjamin Besson
JaiotzaYverdon-les-Bains, 1922ko azaroaren 4a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBerlin, 2006ko otsailaren 23a (83 urte)
Hobiratze lekuaDorotheenstadt cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Sabine Thalbach (en) Itzuli
Ursula Karusseit (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria eta aktorea
Enplegatzailea(k)Berliner Ensemble
Jasotako sariak

IMDB: nm1163374 Allmovie: p549828
Musicbrainz: 2a06f739-300b-4445-8869-2cf30d9b1fde Edit the value on Wikidata

Biografia

Benno Bessonen karreraren lehenengo urteak Bertolt Brechtekin lotuta igaro ziren. Gerraren ondoren Zurichera joan zen filologia ikastera eta han ezagutu zuen alemaniar antzerkigilea. Brecht-ek Ekialdeko Berlinera joateko eskatu zion berarekin Berliner taldean lan egiteko, eta hala taldeko zuzendari izan zen, 1956an Brecht hil zen arte. Urte horretan taldea utzi zuen eta Deutsches Theater-era joan zen. Ondoren, 1969. urtetik aurrera, Berlingo Volksbühne zuzendu zuen, eta antzerkigile eta zuzendari lanak egin zituen bertan. 1977. urtea arte Ekialdeko Alemanian bizi izan bazen ere, bere lanak Europa osoan ibili ziren (Alemania Federala, Austria, Suitza, Bulgaria, Italia, Frantzia). 1970eko hamarraldian Europako eszenatoki nagusiak bisitatu zituen, eta hamarraldiaren amaieran Genevan gelditu zen (1982-1989). Era askotako egileak landu zituen, klasikoak edo antzinakoak eta egile garaikideak. Oso ezagunak ez ziren lanak ere zuzendu zituen, hala nola 'Sexu ahula' (Flaubert-en vaudeville-a).

Erreferentziak

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benno Besson Aldatu lotura Wikidatan
    Biografia
    Suitza
    Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.