Benjamin Spock

Benjamin McLane Spock (New Haven, Connecticut, AEB, 1903ko maiatzaren 2a - 1998ko martxoaren 15a) estatubatuar pediatra izan zen.

Benjamin Spock

(1976)
Bizitza
JaiotzaNew Haven (Connecticut), 1903ko maiatzaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLa Jolla, 1998ko martxoaren 15a (94 urte)
Familia
AitaBenjamin Ives Spock
AmaMildred Louise Stoughton
Hezkuntza
HeziketaColumbia University Vagelos College of Physicians and Surgeons (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Yale School of Medicine (en) Itzuli
Phillips Academy (en) Itzuli
Hamden Hall Country Day School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, ofizierra, arraunlaria, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, psikiatra, politikaria, psikologoa eta hezitzailea
Altuera196 zentimetro
Enplegatzailea(k)Pittsburgheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPeople's Party (en) Itzuli

drspock.com
IMDB: nm0819280 Olympic.org: benjamin-spock Find a Grave: 2565 Edit the value on Wikidata

Biografia

Yale eta Columbiako unibertsitatean egin zituen ikasketak (1929). New Yorkeko Eritegia eta Cornelleko Medikuntza Eskolan pediatra gisa lan egin, eta eskolak eman ondoren, The Common Sense Book of Baby and Child Care (1946, Haurren zaintzaren zentzuzko liburua) idatzi zuen, haurren elikaduran eta zaintzan zorrotzak izateko ohiturak erabat hautsi zituena. Liburuak polemika handia sortu zuen, gazteentzat askatasun handiegia aldarrikatzen zuelakoan; hala ere, eragin handia izan zuen gazteen hezkuntzan, batez ere eskolan. Hurrengo hiru hamarraldietan 30 milioi ale saldu ziren.

Aurrerago, Vietnamgo gerraren garaian, Estatu Batuen parte-hartzearen aurkako bake manifestazioetako buruetako bat izan zen. 1972an Estatu Batuetako lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, Herriaren Alderdiaren hautagai gisa.

Beste zenbait lan aipagarri: Feeding Your Baby and Child (1995, Zure haurra eta semearen elikadura); Teenager´s Guide to Life and Love (1971, Bizitzari eta maitasunari buruzko gida nerabeentzat) eta Spock on Spock (1989).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.