Benjamin Savšek

Benjamin Savšek (Ljubljana, 1987ko martxoaren 24a) kirolari esloveniarra da, piraguismoko eslalom modalitatean lehiatzen dena. 2020ko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen C-1 eslalomean.

Benjamin Savšek

Bizitza
JaiotzaLjubljana, 1987ko martxoaren 24a (37 urte)
Herrialdea Eslovenia
Jarduerak
Jarduerakpiraguista
Pisua74 kilogramo
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: benjamin-savsek Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

C-1 eslalomean aritu izan da beti, hala bakarka nola taldeka. Nazioarteko aurreneko domina 2012an lortu zuen, Ausburgen jokaturiko Europako txapelketan izan zen, eta brontzezko domina eskuratu zuen. Munduko Kopako estropada bat ere irabazi zuen Pragan. Urte berean, Londresko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, eta 8. egin zuen.

2014an eta 2015ean Europako txapelduna izan ondoren, 2016an Rioko Olinpiar Jokoetan, seigarren baino ez zen izan. 2017an, Munduko txapelketa eskuratu zuen.[1] 2019an eta 2020an Europako txapelketetan, bina domina eskuratu zituen, bakarka eta taldeka. Tokioko Olinpiar Jokoetan, azkenik, urrezko domina olinpikoa lortu zuen, frantziarren garaipen olinpikoen segidari amaiera emanez.[2]

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Erresuma Batua Londres 20128.aC-1 bakarka
Brasil Rio 20166.aC-1 bakarka
Japonia Tokio 20201. postua, urrezko dominaC-1 bakarka
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Txekia Praga 20133. postua, brontzezko dominaC-1 bakarka
Ameriketako Estatu Batuak Deep Creek 20142. lekua, zilarrezko dominaC-1 bakarka
3. postua, brontzezko dominaC-1 taldeka
Erresuma Batua Londres 20152. lekua, zilarrezko dominaC-1 bakarka
3. postua, brontzezko dominaC-1 taldeka
Frantzia Pau 20171. postua, urrezko dominaC-1 bakarka
Brasil Rio de Janeiro 20182. lekua, zilarrezko dominaC-1 taldeka
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Alemania Augsburg 20123. postua, brontzezko dominaC-1 bakarka
Polonia Krakovia 20133. postua, brontzezko dominaC-1 taldeka
Austria Viena 20141. postua, urrezko dominaC-1 taldeka
Alemania Markkleeberg 20151. postua, urrezko dominaC-1 bakarka
Eslovenia Tacen 20172. lekua, zilarrezko dominaC-1 taldeka
Frantzia Pau 20191. postua, urrezko dominaC-1 bakarka
1. postua, urrezko dominaC-1 taldeka
Txekia Praga 20201. postua, urrezko dominaC-1 bakarka
1. postua, urrezko dominaC-1 taldeka
Italia Ivrea 20213. postua, brontzezko dominaC-1 taldeka

Erreferentziak

  1. «European Canoe Association» www.canoe-europe.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. (Ingelesez) «Benjamin Savšek wins Slovenia's first gold medal in Tokyo» Newsy Today 2021-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.