Juan Mari Bengoetxea

Juan Mari Bengoetxea, goitizenez Bengoetxea III.a (Ezkurra, Nafarroa Garaia, 1953ko irailaren 10a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatu ohi zuen. Nahiz eta Ezkurran jaioa izan, umetatik Leitzan bizi izan da. Familiakoak ditu esku huskako beste pilotari batzuk ere: bere anaia Mikel Bengoetxea Bengoetxea IV.a eta iloba Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a.

Bengoetxea III.a
Izen osoa:Juan Mari Bengoetxea
Jaiotza data:1953ko irailaren 10a (70 urte)
Jaioterria:Ezkurra, Nafarroa Garaia (Euskal Herria)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua:aurrelaria
Debutatze data: 1973ko abenduaren 3a
Erretiratze data: 1991

1972ko Esku Huskako Buruz Buruko Afizionatu Txapelketa bereganatu zuen. Bere ibilbide profesionalean buruz buruko txapelketa nagusia birritan irabazi zuen: 1978an eta 1979an. Gainera, 1979ko binakako txapelketa nagusia ere bereganatu zuen.

Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiko finalak

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1978 Bengoetxea III.a García Ariño IV.a 22-13 Anoeta
1979 Bengoetxea III.a García Ariño IV.a 22-10 Ogueta


Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko finalak

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
1979 Bengoetxea III.a - Gorostiza Pierola II.a - Maiz II.a 22-15 Anoeta
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.