Beneharo

Beneharo (baita ere Beneharo II.a bezala ezagututa) guantxe herriaren mentzei (erregea) eta liderra izan zen. Bere jaiotze eta heriotza datak ez dira ezagutzen.

Beneharo

Anagako mentzeierriako Mentzei

Bizitza
JaiotzaTenerife, ezezaguna
HeriotzaTenerife, ezezaguna ( urte)
Heriotza modua: ezezaguna
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKanariar Uharteetako konkista

Biografia

Tenerifen (Kanariar Uharteak) zegoen Anagako mentzeierrian mentzeia zen. Gaztelaren inbasioari aurre egiten saiatu zen. Beste mentzeiekin batera gerrarako prestatu zen eta Alonso Fernández de Lugo konkistatzailearen aurka borrokatu zuen. Lugo 1494an Tenerifen lurra hartu zuen armada baten agintean. Beneharok hiru batailetan hartu zuen parte, Acentejoko lehenengoan, Agueren eta Acentejoko bigarrenean. Borroka horietatik bizirik atera zen eta, behin artxipelagoa okupatua izan zenean, Fernando de Anaga edo Pedro de los Santos izena hartu zuen.

Bibliografia

  • Berthelot, Sabino. Etnografía y Anales de la Conquista de Las Islas Canarias. Santa Cruz de Tenerife: Goya, 1978. ISBN 84-85437-00-4.
  • Blanco, Joaquín. Breve Noticia Histórica de las Islas Canarias. Madrid: Rueda, 1983. ISBN 84-7207-029-8

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.