Benedict Cumberbatch

Benedict Timothy Carlton Cumberbatch (Londres, 1976ko uztailaren 19a) ingeles aktore bat da. BBC kateak 2010ean emititutako Sherlock telesailan Sherlock Holmes pertsonaiaren papera antzeztu zuen. The Hobbit: An Unexpected Journey (2012) eta The Hobbit: The Battle of the Five Armies (2014) filmetan bere ahotsa bere bi antagonistei laga zien, Smaug herensugeari eta Nigromanteari. 2012 urtearen hasieran, Star Trek Into Darkness filmean berretsi da, non bilau papera antzeztuko duen.

Benedict Cumberbatch

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBenedict Timothy Carlton Cumberbatch
JaiotzaHammersmith, 1976ko uztailaren 19a (47 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLondres
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
AitaTimothy Carlton
AmaWanda Ventham
Ezkontidea(k)Sophie Hunter  (2015eko otsailaren 14a -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBrambletye School (en) Itzuli
London Academy of Music and Dramatic Art
Manchesterreko Unibertsitatea
Harrow School
Victoria University of Manchester (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, ahots-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, aktorea eta telebista-aktorea
Altuera1,83 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm1212722 Allocine: 164427 Rottentomatoes: celebrity/benedict_cumberbatch Allmovie: p365611 TCM: 9785360 Metacritic: person/benedict-cumberbatch TV.com: people/benedict-cumberbatch
Spotify: 46S69U7PXsn0Byc7nJhJOd Musicbrainz: 758eac5f-cdec-4191-9a45-3b5dba3e977b Songkick: 7806739 Discogs: 3014138 Edit the value on Wikidata

Biografia

Benedict,Timothy Carlton eta Wanda Ventham antzezleen semea, Londresen jaio zen. Brambletye eskolan, West Sussexen kokatzen dena, eta Harrow eskolan, Londreseko ipar-ekialdean aurkitzen den eskola pribatu eta ospetsuan, egin zituen bere ikasketak. Harroweko irakaskuntza kostuak bere amamak ordaindu zituen, eta bertan eman zuen hasiera bere aktore ikasketei. Graduonoko ikasketak amaituta, urte sabatiko bat hartu zuen ingelesa irakasteko tibetar monasterio batean. Ondoren, Manchesterreko unibertsitatean matrikulatu zen, non bere arte dramatiko ikasketak egin zituen, eta behin graduatuta, London Academy of Music and Dramatic Art-en jarraitu zuen bere prestakuntza.

Karrera

Zinema

2002an, Benedict Hills Like White Elephants metraje laburreko filmean parte-hartu zuen, Ernest Hemingwayren moldaketa. Geroago, 2003an To Kill A King pelikulan lan egin zuen.2006 urtean, Amazing Grace pelikulan William Pitten papera interpretatuz, bere lehen sari proposamena lortu zuen British Breakthrough Acting Awarderako, London Film Critics Circleren partez. Beste hainbat pelikuletan lan egin du, hala nola, Atonement (2007), The Other Boleyn Girl eleberriaren moldaketan, eta Rachel Weisz protagonista zuen The Whistleblower (2010) filman.

2011n Peter Guillam antzeztu zuen, Tinker Tailor Soldier Spy pelikulan, Tomas Alfredson zuzenduta eta hau ere, John Le Carréren eleberri izenkidearen moldaketa. 2011an baita ere lan egin zuen War Horse filman, Steven Spielbergen zuzendaritzapean, Mayor Stewart interpretatzen.

El hobbit (2012 - 2013) izeneko bilogian lan egingo du, Smaug herensugeari eta Nigromante izeneko pertsonaiari mugimendu harrapaketa teknikaren bidez, eta bere ahotsa hutsiz.

2012ko urtarrilean, bere agente komertziala egiaztatu zuen Star Trek XIIko aktore zerrendara batuko dela, J.J. Abramsen zuzendaritzapean.

UrteaPelikulaPertsonaiaZuzendariaNotak
2014 The Imitation GameAlan TuringMorten Tyldum
2013Star Trek XIIBilauJ. J. AbramsFilmatzen
12 Years a SlaveWilliam FordSteve McQueen
The Hobbit: There and Back AgainSmaug (mugimendu harrapaketa)
Necromancer (ahotsa)
Peter JacksonFilmatzen
Star Trek Into DarknessJohn Harrison / Khan Noonien SinghJ. J. Abrams
2012The Hobbit: An Unexpected JourneySmaug (mugimendu harrapaketa)
Necromancer (ahotsa)
Peter JacksonFilmatzen
2011Tinker Tailor Soldier SpyPeter GuillamTomas Alfredson
War HorseMayor StewartSteven Spielberg
2010WreckersDavidD. R. Hood
The WhistleblowerNick KaufmanLarysa Kondracki
Third StarJamesHattie Dalton
Four LionsEdChristopher Morris
2009CreationJoseph HookerJon Amiel
2008Burlesque FairytalesHenry ClarkSusan Luciani
The Other Boleyn GirlSir William CareyJustin Chadwick
2007AtonementPaul MarshallJoe Wright
Inseparable (film laburra)Joe / CharlieDayyan Eng
2006Amazing GraceWilliam Pitt (el Joven)Michael Apted
Starter for 10Patrick WattsTom Vaughan
2003To Kill a KingRoyalistMike Barker
2002Hills Like White Elephants (Film laburra)The ManPaige Cameron

Telebista

Cumberbatch telebistan hasi zen Heartbeat (2000) programarekin; 2002an Tipping The Velvet telesailean Freddy interpretatu zuen eta 2003an Cambridge Spiesen lan egin zuen. Hugh Laurie protagonistatzat zuen Fortysomething izeneko sailan Rory interpretatu zuen (2003) ,baina bere ospea Hawkin izeneko telesailari sor dio, zeinean Stephen Hawking-en papera antzeztu zuen, eta BAFTA sarietarako proposatu zioten. Beste bi sail txikietan agertu zen Benedict, Dunkirk-en Jimmy Langley Tenientea antzeztuz, eta To the Ends of the Earth, William Goldingen trilogiaren moldaketa izan zena. Geroago, 2007an Tom Hardyrekin Stuart: A Life Backwards liburuaren moldaketan protagonista izan zen. 2008an Satellite Awards gizonezko zerrendako aktore onena saria irabazteko proposatu zuten, BBC katearekin egindako lana dela eta,The Last Enemy dramazko telesailan.

2009an Marple: Murder Is Easyn pelikulan antzeztu zuen Luke Fitzwilliam. Urte berean Small Islandnen egindako paperak beste BAFTA sari baterako proposapena balio izan zion. 2009an, South Pacific izeneko dokumentalari ahotsa jarri zion, BBC Two katean eman zutena. Handik urte batera, Digital Spyk egin zion elkarrizketa batean, Benedictek aitortu zuen Doctor Who telesailaren jarraitzailea zela, eta nahiz eta bertan antzezteko asmoa izan, azkenean erabaki zuen ez zuela bere asmoa gauzatuko.

2010ean Sherlock Holmes antzeztu zuen, 3 pasarteko Sherlok telesailan, arrakasta handia lortuz. Arrakasta hori dela eta, telesailarekin jarraitu zuten. Bere hurrengo proiektuen artean, Rebecca Hallekin Parade's End-en egingo duen Ford Madox Foxen antzerkiaren moldaketa dago, BBC eta HBOen eskutik.

UrteaTelesailaPertsonaiaNotak
2012Parade's EndChristopher TietjensTelesaila
2011The Rattigan Enigma by Benedict CumberbatchAurkezleDokumentala
2010 – gaur egunSherlockSherlock HolmesTelesaila
2010Have I Got News For YouAurkezle gonbidatuaShow
Van Gogh: Painted with WordsVincent van GoghDokudrama
2009Small IslandBernard BlighTelesaila
Marple: Murder Is EasyLuke FitzwilliamTelebistako filma
2008The Last EnemyStephen EzardTelesaila
2007Stuart: A Life BackwardsAlexander MastersTelebistako filma
2005Nathan BarleyRobinTelesaila; 2 pasarte
Broken NewsWill ParkerTelesaila; 3 pasarte
To the Ends of the EarthEdmund TalbotTelesaila
2004HawkingStephen HawkingTelebistako filma
DunkirkTeniente Jimmy LangleyDokudrama
2003FortysomethingRory SlipperyTelesaila
SpooksJim NorthTelesaila; pasarte bakarra
Cambridge SpiesEdward HandTelesaila; pasarte bakarra
2002Silent WitnessWarren ReidTelesaila ; 2 pasarte
Tipping the VelvetFreddyTelesaila
Fields of GoldJeremyTelebistako filma
2000 2002HeartbeatCharlesTelesaila; 2 pasarte

Antzerkia

2001 urtetik aurrera, Benedictek Regent's Park Open Air Theatre, Almeida Theatre, Royal Court Theatre eta Royal National Theatrerren dozena bat antzerkilanetan agertu da. 2005eko martxoaren 16an, Almeida Theatrerren Tesman paperaren antzezpenarekin Hedda Gabler antzerki-lanean beste sari-proposamen bat lortu zuen.

2010eko azaroko 14an, Old Vic aretoan, The Children's Monologuesen izen handiko antzezleekin lan egin zuen, esate baterako, Sir Ben Kingsley eta Gemma Arterton.

2011ko otsailaren 5an Victor Frankenstein antzeztu zuen, Danny Boyle zuzendutako Frankenstein antzerki-lanean, Royal National Theatrerrean.

UrteaLanaPertsonaiaZuzendariaAntzerkia
2011FrankensteinLa criatura / Victor FrankensteinDanny BoyleRoyal National Theatre
2010The Children's MonologuesDanny BoyleRoyal National Theatre
After The DanceDavid Scott-FowlerThea SharrockRoyal National Theatre
2008The CityChrisKatie MitchellRoyal Court Theatre
2007The ArsonistsEisenringRamin GrayRoyal Court Theatre
RhinocérosBérengerDominic CookeRoyal Court Theatre
2006Period of AdjustmentGeorgeHoward DaviesAlmeida Theatre
2005Hedda GablerTesmanRichard EyreAlmeida Theatre
Duke of York's Theatre
2004The Lady from the SeaLyngstrandTrevor NunnAlmeida Theatre
2002Oh, What a Lovely War!--
--
Regent's Park Open Air Theatre
Romeo and JulietBenvolio
--
Regent's Park Open Air Theatre
As You Like ItOrlando
--
Regent's Park Open Air Theatre
2001Love's Labour's LostFerdinand
--
Regent's Park Open Air Theatre
A Midsummer Night's DreamDemetrius
--
Regent's Park Open Air Theatre

Ahots emanaldiak

UrteaIzenburuaPertsonaiaFormatua
2011The NightjarKontalariBideo-jokoa
Tom & Viv[1]T. S. EliotSerie en BBC Radio 7
2010Sherlock Holmes: The Rediscovered Railway and Other StoriesKontalariEntzutezko liburua
El universo de Stephen HawkingKontalariDokumentala (Discovery Channel)
2009Metamorphosis[2]KontalariKontaketa BBC Radio 7
Rumpole and the Penge Bungalow Murders[3]Rumpole gazteaTelesaila BBC Radio 4
South PacificKontalariDokumentala en BBC Two
2008Cabin Pressure[4]Martin Crieff KapitainaTelesaila BBC Radio 4
Death in a White TieKontalariaEntzutezko liburua
CasanovaKontalariaEntzutezko liburua
2004The Raj QuartetNigel RowanTelesaila BBC Radio 4

Bizitza pribatua

Benedictek bere bizitza pertsonala eta amodio-kontuak bere karreraz aparte mantendu ditu. 10 urte igaro zituen Olivia Pouletekin, Manchesterreko unibertsitatean ezagutu zuena, baina amodio honen amaiera 2011n heldu zen.

Sariak eta sari proposamenak

Zinema eta telebista

BAFTA Saria
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2012Aktore Onena - TVSherlockIzendatua
2011Aktore Onena - TVSherlockIzendatua
2010Bigarren Mailako Aktore Onena- TVSmall IslandIzendatuta
2005Aktore Onena - TVHawkingIzendatuta
British Independent Film Awards
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2011Bigarren Mailako Aktore OnenaTinker Tailor Soldier SpyIzendatuta
Broadcasting Press Guild Awards
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2011Aktore OnenaSherlockIrabazlea
Central Ohio Film Critics Association
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2011Aktore Multzo OnenaTinker Tailor Soldier SpyIrabazlea
Crime Thriller Awards
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2010Aktore OnenaSherlockIrabazlea
Critics' Choice Television Award
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitzak
2012Aktore Onena - Telesail txikiaSherlockIrabazlea
London Critics Circle Film Awards
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2008Britaniar Errebelazio Onena - AurkezpenaAmazing GraceIrabazlea
Montecarlo Telebista Festibala
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2006Aurkezpen Onena- Telesail txikiaTo the Ends of the EarthIrabazlea
2004Aurkezpen Onena - Telebista filmaHawkingIrabazlea
National Television Awards, UK
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2011Dramaren Aurkezpen Dramatikorik OnenaSherlockIzendatuta
Premios Satellite
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2010Aktore Onena - TelesailaSherlockIzendatuta
2008Aktore Onena- Telesail txikiaThe Last EnemyIzendatuta
TV Quick Awards, UK
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2010Aktore OnenaSherlockIzendatuta

Antzerkia

Critics' Circle Theatre Awards
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2012Aktore OnenaFrankensteinIrabazlea ( Jonny Lee Millerrekin partekatuta)
Evening Standard Theatre Awards
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2012Aktore OnenaFrankensteinIrabazlea (Jonny Lee Millerrekin partekatua)
Laurence Olivier Saria
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2012Aktore OnenaFrankensteinIrabazle (compartido con Jonny Lee Miller)
2005Bigarren Mailako Aktore OnenaHedda GablerIzendatuta

Beste batzuk

British GQ Awards
UrteaKategoriaEmaitza
20112011. urteko Aktore OnenaIrabazlea

Erreferentziak

  1. BBC Radio 7 Programmes, Tom & Viv en BBC Radio 7. Consultado el 10 de diciembre de 2011.
  2. BBC Radio 7 Programmes, Metamorphosis en BBC Radio 7. Consultado el 10 de diciembre de 2011.
  3. BBC Radio 4 Programmes, Rumpole and the Penge Bungalow Murders en BBC Radio 4. Consultado el 10 de diciembre de 2011.
  4. BBC Radio 4 Programmes, "Cabin Pressure" en BBC Radio 4. Consultado el 10 de diciembre de 2011.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.