Bend of the River
Bend of the River (euskaraz Ibaiaren Biragunea) 1952ko Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Bill Gulick idazlearen izenburu berdineko Bend of the Snake eleberrian oinarritua dago. James Stewart, Arthur Kennedy, Julie Adams eta Rock Hudson aktoreek antzeztu zuten. Anthony Mann eta James Stewartek elkarlanean aritu ziren bigarren Western filma izan zen.
Bend of the River | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1952 |
Izenburua | Bend of the River |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Anthony Mann |
Gidoigilea(k) | Borden Chase (en) |
Antzezlea(k) | |
James Stewart Arthur Kennedy Julie Adams Rock Hudson Jay C. Flippen Lori Nelson Harry Morgan Frances Bavier Dal McKennon Jack Lambert (en) Royal Dano Philo McCullough Ethan Laidlaw Lillian Randolph | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Aaron Rosenberg (en) |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Russell F. Schoengarth (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hans J. Salter (en) |
Argazki-zuzendaria | Irving Glassberg (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Oregon |
Argumentua
1866, Mendebalde Urruna. Iragan iluneko bi gizonek, Glyn McLyntock (James Stewart) eta Cole adiskidea (Arthur Kennedy), Missouritik Oregongo lur oparoetara doan gurdi karabana bat gidatuko dute, bertan kolonia bat sortu nahi baidute. Negua hurbiltzean, aurretik erosi dituzten hornigai bila Portland hirira joango dira, baina hirian gauzak aldatu egin dira eta hornigaiak berreskuratzeko zailtasun handiak topatuko dituzte.
Aktoreak
- James Stewart: Glyn McLyntock
- Arthur Kennedy: Emerson Cole
- Julie Adams: Laura Baile
- Rock Hudson: Trey Wilson, jokalari profesionala
- Lori Nelson: Marjie Baile
- Jay C. Flippen: Jeremy Baile
- Howard Petrie: Tom Hendricks
- Chubby Johnson: Mello kapitaina
- Stepin Fetchit: Adam, Melloren laguntzailea
- Harry Morgan: Shorty, traizioa eingo duen kontratatutako gizona
- Jack Lambert: Red, kontratatutako beste gizona
- Royal Dano: Long Tom, konfidantza eskaseko hirugarren gizon kontratua
- Frances Bavier: Prentiss andrea (The Andy Griffith Show ikuskizunean Izeba Bee gisa ezaguna)