Benasqueko harana
Benasqueko harana (aragoieraz: Bal de Benás; benasqueraz Ball de Benás) Pirinioetako haran bat da, Huescako probintziako Ribagorza eskualdean, eta Ésera ibaiaren goi ibarrean.
Benasqueko harana | |
---|---|
Mota | haran eta Leku Historiko (Espainia) |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′N 0°30′E |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Comarca of Aragon | Ribagorza |
Ur-gorputza | Ésera |
Harana osatzen duten bi udalerriak Benasque eta Sahún dira. Lehenbizikoan Sarllé (Cerler) izeneko tokia dago, Aramón Cerler eski-estazioaren kokalekua.
Haranean benasquera mintzatzen da, aragoiera eta katalanaren arteko trantsiziozko hizkera edo dialektoa.
Iparraldean Pirinioetako mendikate eta mendi garaienak daude, Aneto (3.404 metro), Posets (3.309 metro) eta Maladeta (3.308 metro) nabarmenduz. Pirinioetako glaziar gehienak Benasque haranean daude.
Ikus gainera
- Estósko harana.
- Vallibiernako harana.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.