Ben Jones

Ben Joseph Jones (Carriere, Saint Andrew, 1924ko abuztuaren 20a - ibidem, 2005eko otsailaren 10a) grenadar politikaria izan zen. Grenadako lehen ministroa izan zen 1989tik 1990era.

Ben Jones

Prime Minister of Grenada (en) Itzuli

1989ko abenduaren 20a - 1990eko martxoaren 16a
Herbert Blaize (en) Itzuli - Nicholas Brathwaite (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGrenada (en) Itzuli, 1924ko abuztuaren 5a
Herrialdea Grenada
HeriotzaGrenada, 2005eko otsailaren 10a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta abokatua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaNew National Party (en) Itzuli

Bigarren Mundu Gerran, Haizealdeko Uharteetako batailoian izena eman zuen, eta, gerra amaitzean, bederatzi urtez aritu zen Arubako petrolio-findegietan. Ondoren, Erresuma Batura joan zen zuzenbidea ikastera. 1964an itzuli zen Grenadara, eta gobernuaren zerbitzura lan egin zuen magistratu gisa eta Kanpo Arazoetako Ministerioan. 1984an diputatu aukeratu zuten Alderdi Nazional Berriaren hautagaitzan, eta Herbert Blaize lehen ministroak Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen.

Jones 1989ko abenduan bihurtu zen lehen ministro, Blaize hil ondoren. Karguan egon zen 1990eko martxoko hauteskundeak galdu zituen arte.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.