Ben Bernanke
Ben Shalom Bernanke (Augusta, Georgia, 1953ko abenduaren 13a) estatubatuar ekonomialaria da. 2022ko Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen Douglas Diamond eta Philip Dybvigekin batera bankuei eta finantza-krisiei buruz egindako ikerketengatik.
1996tik 2002ra ekonomia irakaslea izan zen Princetongo Unibertsitatean. 2002tik 2005era Erreserba Federaleko Sistemako Gobernadoreen Batzordeko kidea izan zen, eta Bernanke doktrina formulatu zuen, Banku Zentralak deflazioari aurre egiteko diru-neurriak erabiltzeari buruzkoa. George W. Bush presidentearen ekonomia aholkularien kontseiluko buru ere izan zen. Bushek 2008an izendatu zuen Banku Zentraleko presidente, Alan Greenspan ordezkatzeko. 2010ean, Barack Obamak beste lau urtez mantentzea erabaki zuen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.