Ben Barres
Ben A. Barres (West Orange, New Jersey, AEB, 1954ko irailaren 13a – Stanford, Kalifornia, AEB, 2017ko abenduaren 27a)[1] neurobiologoa izan zen, eta Stanford Unibertsitatean jardun zuen.[2] Bere lana nerbio-sisteman neuronen eta gliako zelulen elkarrekintza ikertzera bideratu zuen. 2008az geroztik, Stanford Unibertsitateko Medikuntza Eskolako Neurobiologia Saileko katedraduna izan zen. Emakume jaioa, gizonezko bihurtu zen 1997an, eta Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalean sartu den lehenengo zientzialari ageriki transexuala izan da, 2013an.[3]
Ben Barres | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Barbara Barres |
Jaiotza | West Orange (en) , 1954ko irailaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Stanford, 2017ko abenduaren 27a (63 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dartmouth College Massachusetts Institute of Technology Harvard Unibertsitatea Geisel School of Medicine (en) |
Tesi zuzendaria | David P. Corey (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | neurozientzialaria eta neurobiologist (en) |
Enplegatzailea(k) | Stanford Unibertsitatea Londresko University College |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
med.stanford.edu… |
“Gliaren gurua” deitzen zioten, haren lana funtsezkoa izan baitzen, eta da orain ere, garuneko zelula mota horiek ezagutzeko. Aurretik, ikertzaileek neuronei ematen zieten garrantzia guztia, haiek egiten zituztelakoan garuneko funtzio guztiak. Ben Barresek, ordea, frogatu zuen gliako zelulek ere (garuneko zelulen 10etik 9k osatzen dute glia) funtzio garrantzitsuak betetzen zituztela, eta aintzat hartu behar zirela garuna ezagutzeko eta harekin erlazionatutako gaitzak ulertzeko.[4]
Transexuala izaki, berdintasunaren aldeko ekintzaile sutsua ere bazen. Jaio zenean, Barbara izena eman zioten, eta jada ikertzaile zela hartu zuen Ben izena. Horrekin badu pasadizo bitxi bat. Whitehead Institutuan gliari buruzko jardunaldi batzuetan, ikertzaile batek Ben entzun zuen hitzaldi bat ematen, eta, Barbararen anaia zelakoan, Ben arreba baino zientzialari hobea zela adierazi zuen. Genero-bazterkeria bere azalean bizita, emakumeen eta LGTBI+ pertsonen eskubideen alde egin zuen, bizitza pertsonalean zein akademikoan.[4]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Goldman, Bruce. «Neuroscientist Ben Barres, who identified crucial role of glial cells, dies at 63» stanford News Center (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- «Ben Barres Professor of Neurobiology, of Developmental Biology and of Neurology» Stanford School of Medicine jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-10-18) (Noiz kontsultatua: 11 October 2014).
- (Ingelesez) Goldman, Author Bruce. (2013-05-08). «Distinction with a difference: Transgender neurobiologist picked for National Academy of Science membership» stanford Scopeblog (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- Galarraga Aiestaran, Ana. (2018-01-03). «Ben Barres neurozientzialari iraultzailea hil da» Elhuyar Zientzia eta Teknologia (Noiz kontsultatua: 2018-01-10). CC-BY-SA 3.0 lizentziarekin argitaratua.