Beltzuntze

Beltzuntze[1][lower-alpha 1] Txulapain ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 12,8 kilometrora. 2023 urtean 83 biztanle zituen.

Artikulu hau Txulapaingo lekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beltzuntze (argipena)».
Beltzuntze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko etxe tradizional bat
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaTxulapain
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaBelzunce / Beltzuntze
Posta kodea31193
Herritarrabeltzuntzear, beltzuntzetar
Geografia
Koordenatuak42°53′53″N 1°40′53″W
Garaiera522 metro
Distantzia12,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria83 (2023:  4)

Bertako biztanleak beltzuntzearrak edo beltzuntzetarrak dira.

Izena

Beltzuntze toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Belzunz (1113)
  • Belzunce (1141)
  • Belçunçe (1145)
  • Beçunce (1268)
  • Belsunce (1276)
  • Uelçunçe (1341)
  • Belçunse (1345)
  • Belçunce (1366)
  • Belzunce (1534)
  • Velzunce (1667)
  • Belzunce (1802)
  • Belzunze (1966)
  • Beltzuntze (1990)
  • Beltzuntze (2000)

Geografia

Beltzuntze Txulapain ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Inguru naturala eta kokapena

Txulapain udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolome (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).

Klima eta landaredia

Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.

Estazio meteorologikoa

Beltzuntzen dagoen, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 19882an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 20.0 25.0 28.0 33.3 39.5 40.3 40.5 37.0 30.0 22.0 17.1 40.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.0 13.3 16.3 20.0 25.3 27.6 27.8 23.9 19.1 12.1 8.9 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.0 8.6 11.3 14.4 18.9 21.1 21.3 18.1 14.4 8.7 5.6 12.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.9 2.0 3.8 6.2 8.8 12.6 14.7 14.8 12.3 9.6 5.3 2.3 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -8.0 -9.0 -1.8 -1.0 2.0 7.0 8.0 4.0 -2.0 -7.0 -10.0 -10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 113.4 100.1 95.5 106.3 74.5 63.0 34.7 35.8 57.1 80.4 134.8 112.6 1008.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 75.0 49.0 57.5 63.0 44.0 63.0 45.0 84.0 72.0 63.0 80.5 122.0 122.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.8 12.8 12.3 14.9 12.4 8.7 6.6 6.3 8.7 11.8 16.0 13.9 138.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.1 0.2 0.4 0.4 0.4 0.2 0.3 0.2 0.0 0.0 0.1 0.1 2.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Nobleen jaurerriko antzinako hiribildua, 1113an legatu zioten arren, Leireko monasterioak 1141ean Aderitzez aldatu zuen. Trukea ia baliogabetu egin zen handik gutxira, 1145ean. Jerusalemgo San Joan Abegitsuek 1289an besterendu zituzten beren mugartean zituzten etxaldeak, eta Iruñeko katedralak 1424an Karlos III.ari aldatu zizkion bertako nekazarien petxak, Etxarrirenengatik. XIX. mendearen hasierara arte, berezitasun administratiboak izan zituen, jaurerria baitzen, Beltzuntzeko markesarena, alkatea izendatzen zuena.

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 83 biztanle zituen Beltzuntze.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023
54 55 57 51 51 57 52 53 50 57 69 56 60 62 65 66 74 70 76 79 76 79 79 83
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «gulibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Txulapaingo herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[6]

Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.

1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Txulapain ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.

Koldo Zuazok, 2010ean, Txulapain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da gulibarrera. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Txulapaingo mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Txulapain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %20,72k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n %23,10k.

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /belt͡s̻únt͡s̻e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
    Gulibarreraz: /bélt͡s̻unt͡s̻è/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Beltzuntze - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Beltzuntze» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.