Beltza naiz
Beltza naiz 2018ko Fermin Muguruza iruindar zinema zuzendariaren filma da, making of erako dokumentala, Black is Beltza filma nola egin zuten kontatzen duena.
Beltza naiz | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 84 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Black is Beltza |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fermin Muguruza |
Gidoigilea(k) | Fermin Muguruza |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Dibulitoon Studio |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Manu Chao Maika Makovski Anari |
Bi partetan banatzen da, lehenak kontatzen du nola egin zen transmedia proiektu bat Black is Beltza filmaren inguruan, eta horren ardatza da Amaia Jackson, filmean parte hartu zuen zarauztar bat[1]. Bigarren partean animazio prozesua azaltzen da zehatzago, eta tartean elkarrizketak daude artista eta aktibistekin[2].
Black is Beltza Donostiako 2018ko Zinemaldian erakutsi eta egun gutxitara estreinatu zen ETB1en Beltza naiz, 2018ko urrian[3].
Erreferentziak
- «Amaia Jackson, kontaketa baten aurpegia - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- (Gaztelaniaz) Kulturklik. (). «'Beltza naiz'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- (Gaztelaniaz) «ETB1 estrena hoy ‘Beltza naiz’, documental sobre el proceso de creación de ‘Black is beltza’. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.