Belsasar
Belsasar (Bibliako hebreeraz: בלשאצר; akadieraz: Bel-Sarra-usur; antzinako grezieraz: Balthazar), Baltasar eta Belshazzar ere deitua, Babiloniako azken erregea izan zen Bibliaren arabera (Danielen Liburua, 5).
Belsasar | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | ? | ||||
Herrialdea | Neobabiloniar Inperioa | ||||
Talde etnikoa | Arameans (en) | ||||
Heriotza | Babiloniar Inperioa, ? (40/41 urte) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Aita | Nabonides | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregeordea eta agintaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Mesopotamiako erlijioa |
Bibliako kontakizuna
Gau batez, oturuntza egiten ari zirelarik, Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik harrapatutako ontzi sakratuak ekarrarazi zituen Baltasarrek. Orduan ikusi zuten esku misteriotsu batek horman idatzitakoa: Mane, Tekel, Peres. Erregeak deiturik, Daniel igarleak adierazi zion hura Jainkoak idatzia zela, laster hil behar zuela eta bere erresuma mediarren eta persiarren artean zatituko zutela. Gau hartan bertan hil zuten Baltasar, eta Dario mediarra erregetzaz jabetu zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belsasar |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.