Belona
Belona edo Bellona, erromatar mitologian, gerraren jainkosa zen (latinezko bellumetik, gerra), Fortzis eta Zetoren alaba, Marteren emazte edo laguna, bertsioen arabera, jainko honen arreba ere izan daitekeen arren. Greziar mitologiako Enioren jainkosa baliokidea da, eta, Marte bezala (Aresen baliokidea), Enio baino askoz ezagunagoa.
Belona | |
---|---|
Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Bellona |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Enio |
Familia | |
Aita | Jupiter |
Ama | Junon |
Ezkontidea(k) | Marte |
Bikotekidea(k) | Marte |
Uste zenez, erromatarren jainko numenetako bat zen (mitologia berezirik gabekoa eta, ziur asko, etruriar jatorrikoa), eta askok, erromatar mitologiako jatorrizko gerraren jainkosa zela uste dute, Marte eta Aresen arteko harremanaren aurretik. Artean, kaskoarekin, lantzarekin, ezpatarekin eta zuziarekin irudikatzen da.
Politikoki, kanpo gerrari buruzko Senatuaren biltzar guztiak, Belonaren tenpluan ospatzen ziren, Kapitolio muinoan, pomeriumetik kanpo. Tenplu hau, K.a. 296an eraikia eta K.a. 48an su emana izan zen. Belonaren jaia, ekainak 3an ospatzen zen.
Gurdi bat gidatzen, eskuan lantza, zuzi edo ezpata bat duela, kaskoarekin eta halakretarekin irudikatzen da.
Irudikapenak
Belona, Rembrandt edo Henri Rousseau bezalako margolariek eta Auguste Rodin bezalako eskultoreek erretratatu zuten. François Ruderen eskultura ospetsua den Marsellesan agertzen da.