Bellini Pinudi-onddo

Bellini Pinudi-onddoa (Suillus bellinii) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Perretxiko honen oso bereizgarria da, kapelaren azalaren kolore zuria gaztea denean, eta oin motza eta pikor gorrixkaz betea. Ale oso gazteak jateko onak dira, baldin eta azala kentzeko ardura hartzen badugu; azala libragarria izan daiteke; hala ere, haragia erraz biguntzen da eta ale helduek ez dute kalitaterik.

Bellini Pinudi-onddoa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus bellinii
Kuntze, 1898
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 10 (14) cm arteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa edo globo formakoa, gero ganbila eta azkenik ia laua. Azala erraz bereizten da, likatsua edo lirdingatsua, hasieran zurixka, gero buztin kolorekoa, beixez, arrez, edo gaztaina kolorez zikinduak, batzuetan ertzean tonu moreak dituela. Ertza lodia, soberakinarekin, erregularra, aurrena kiribildua, gero biribildua, zurixka edo horixka.

Tutuak: Laburrak, banaezinak, Itsatsiak edo apur bat dekurrenteak, lehenik hori-limoi kolorekoak, azkenik beix-grisa.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Sinpleak, txikiak, angelutsuak edo bihurgunetsuak, zuri-horixkak onddo gazteetan, heltzean arre-horixkak, ez dira urdintzen, herdoil tonalitateekin jariatzen duen latexagatik.

Hanka: Normalean laburra, goialdean zabalagoa, trinkoa, betea, zuri-marfil kolorekoa, gorantz horiagoa, sakabanatuta pikor arre edo arre-gorrixkak ditu.

Haragia: Lodia, sendoa, biguna, zuri-horixka kolorekoa, tutuen azpian hori-limoi kolorekoa eta ardo kolorekoa azalaren azpian. Zaporeak Marasmius oreades gogorarazten du, eta fruta usaina edo apur bat kokoarena.[2]

Etimologia: Suillus hitza, latinezko "su", "suis", txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez, Edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Bellini epitetoa Vincenzo Bellini (1801-1835) cataniatar musikariaren omenez da.

Jangarritasuna

Bigarren mailako jangarria, kapelaren azala kenduz gero. Suillus granulatus eta Suillus luteus onddoen antzekoa.[3]

Nahasketa arriskua

Suillus placidus delakoarekin, baina honek kapela argiagoa du, oin luze eta mehea eta bost orratzeko pinu artean irteten da.

Sasoia eta lekua

Taldeka ateratzen da, askotan ale ugarikoak, udazkenean, itsas pinuaren (Pinus pinaster) azpian[4]

Banaketa eremua

Europako hegoaldeko kostaldeko pinudietan ateratzen da. Kalifornia, Aljeria, Maroko eta Hegoafrika.

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 74 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 138 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 46 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.