Belle Époque (filma)
Belle Époque Fernando Truebak zuzendutako espainiar komedia dramatiko film bat da. José Luis Garciren Volver a empezar filmaren ondoren ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi duen bigarren espainiar filma da, eta Espainiako Zinema Arte eta Zientzien Akademiako 9 Goya Sari ere irabazi zituen. Film koral bat da, irudimenez betea, eta, izenburuak kontrakoa badio ere, Belle Époquea ez den garai batean girotua, baizik eta Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu aurreko eta ondorengo egunetan.
Belle Époque (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1992 | |||
Izenburua | Belle Époque | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Portugal | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa, film dramatikoa eta film erromantikoa | |||
Iraupena | 110 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Fernando Trueba | |||
Gidoigilea(k) | Fernando Trueba Rafael Azcona José Luis García Sánchez | |||
Antzezlea(k) | ||||
Penélope Cruz Fernando Fernán Gómez Michel Galabru Ariadna Gil Agustín González Chus Lampreave Jorge Sanz Maribel Verdú Miriam Díaz-Aroca Gabino Diego María Galiana Mary Carmen Ramírez (en) Jesús Bonilla Joan Potau (en) Félix Cubero (en) João Salaviza (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Andrés Vicente Gómez | |||
Edizioa | Carmen Frías (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Antoine Duhamel | |||
Argazki-zuzendaria | José Luis Alcaine | |||
Jantzi-diseinatzailea | Lala Huete | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Espainia | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria | |||
kronologia | ||||
|
Aktore taldea
- Penélope Cruz (Luz)
- Gabino Diego (Juanito)
- Fernando Fernán Gómez (Manolo)
- Miriam Díaz-Aroca (Clara)
- Ariadna Gil (Violeta)
- Agustín González (Don Luis)
- Jorge Sanz (Fernando)
- Maribel Verdú (Rocío)
- Michel Galabru (Danglard)
- Chus Lampreave (Doña Asun)
- Mary Carmen Ramírez (Amalia)
- Juan José Otegui (Soldado)
- Jesús Bonilla (Soldado)
- María Galiana (Polonia)
- Joan Potau (Paco)
- Félix Cubero (Palomo)
- Marciano de la Fuente (Alcalde)
- José Antonio Sacristán (Rorro)
- Manuel Huete
- Luis Zagalo
- Adelina Andrade
- João Salaviza
- Bernardino Nascimento
- François Venturini
- Miguel Pyrrait
- Joaquín Raposo
- Luis Romero
- José Graniza
- Fernando Sequeira
- Eduardo Marqués
Datu teknikoak
- PANAVISIONen filmatua
- Negatiboa: EASTMANCOLOR
- Scope formatua: (1:2, 33)
Istorioa
Istorioa espainiar herri txiki batean gertatzen da 1931ko neguan, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatua izateko bezperan.
Monarkiaren azken egunetan, Jakako kuarteleko zapuztutako matxinadaren ondoren, Fernando soldadu gazteak armadatik desertatzen du. Bere ihesean, Espainia astintzen duen errealitatetik isolatuta bizi den Manolo izeneko artista batek bere etxean hartzen du eta bere laguntza, etxea eta adiskidetasuna eskaintzen dizkio. Artistaren lau alaba ederren iritsierak desertore gazteak alaba bat bestearen atzean limurtzen hastea eragiten du.
Ekoizpena
Filmaren proiektua 1990ean sortu zen Fernando Trueba, Rafael Azcona eta José Luis García Sánchezek ohi zinema proiektuez hitz egiten zuten madrildar jatetxe batean. Istorioak Truebaren zati biografiko bat du, zuzendariaren aitaginarreba Manolo deitzen bait da, bere benetako aitaginarreba bezala, eta protagonista Fernando deitzen bait da.
Gidoia idatzi baino lehen Truebak Azcona eta García Sánchezi Jean Renoirren Une partie de campagne erakutsi nahi izan zien, filmean berak nahi zuen kutsua zein zen adierazteko. Film honetatik, zuzendari beraren La regla del juego bezala ere, pertsonaia nagusiak hartzen ditu, nortzuk hiritik ihes egiten duten senak agerian geratzen diren toki bukolikoren baten bila.
Truebak filmea Espainiako Bigarren Errepublikaren hasieran girotua egotea nahi zuen, garai hau laster desagertu zen paradisuaren promesa eta ilusioaren une iheskor bat izan baitzen. Truebak, filmea, une bakar baten ere garai historiko horren parabola bat izaterik ez zuela nahi esan zuen, ezta istorioa gertatzen den tokiak espainiar eskualderen bat gogorarazterik ere.
Filmaketa Portugalen egin zen 1992ko uztailak 5 eta abuztuak 26 artean. Truebak, han, Espainian baino merkeagoa zelako egitea erabaki zuen (Truebak 160 milioi pezetako aurrekontua baino ez zuen), baita herrialde horrek garai hartatik egundaino aldaketa gutxiago jasan zituelako ere. Etxea eta herria Arruda dos Vinhosen zeuden, geltokia Ríosen, eliza Sobral de Monte Agraçon eta ibaia Azambujan.
Soinu banda Antonio Duhamelek zuzendu zuen, eta Madrilgo Orkestra Filarmonikoak interpretatua Madrilgo Kirios estudioetan 1992ko azaroan, abestiak Mary Carmen Ramírezek abestu zituen bitartean.
Harrera
Kritika
Filma herrialde batean estreinatzen zen bakoitzean kritikari txundigarri, dibertigarri eta gustagarri iruditzen zitzaion.
Euren aldetik, gaur egungo kritikariek ere oso modu positiboan erreferentzia egiten diote filme honi. Cinemaníako Yago Garcíaren arabera, "erregimen berriaren aldarrikapenarekin batera iritsi zen askatasun giroa beste edozein filmek baino hobeto islatu zuen".
« | Derrigorrezkoa da bere garaipena elementu bikain batzuen uztartze zoriontsu baten garaipena dela gehitzea: ondo eginiko gidoi bat, elkarrizketa biziki irudimentsu eta intentziodunak, antzezle talde perfektu bat lehenetik azkeneraino -Fernando Fernán Gómezekin bere karrerako paperik hoberenetako batean- lehen mailako argiteria eta girotzea. Guzti horiei esker iraganeko istorio honek gaur egun bizia dirudi, izan zitekeen baina izan ez zen Espainia baten joie de vivrearen aldi berean gozamenezkoa eta malenkoniatsua den ospakizuna. José Luis Guarner, La Vanguardia, 1992ko abenduak 12 | » |
1993ko Oscar Sariak
Maila | Emaitza |
---|---|
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria | Garailea |
1993ko Goya Sariak
Maila | Pertsona | Emaitza |
---|---|---|
Filmerik hoberenaren Goya Saria | Garailea | |
Zuzendaririk hoberenaren Goya Saria | Fernando Trueba | Garailea |
Emakumezko aktore protagonistarik hoberenaren Goya Saria | Ariadna Gil | Garailea |
Gizonezko aktore protagonistarik hoberenaren Goya Saria | Jorge Sanz | Hautagaia |
Emakumezko aktore sekundariorik hoberenaren Goya Saria | Chus Lampreave Mary Carmen Ramírez | Garailea Hautagaia |
Gizonezko aktore sekundariorik hoberenaren Goya Saria | Gabino Diego Fernando Fernán Gómez | Hautagaia Garailea |
Jatorrizko gidoi hoberenaren Goya Saria | Rafael Azcona José Luis García Sánchez Fernando Trueba | Garaileak |
Jatorrizko musika hoberenaren Goya Saria | Antoine Duhamel | Hautagaia |
Argazkigintza hoberenaren Goya Saria | José Luis Alcaine | Garailea |
Muntaia hoberenaren Goya Saria | Carmen Frías | Garailea |
Zuzendaritza artistiko hoberenaren Goya Saria | Juan Botella | Garailea |
Ekoizpen zuzendaritza hoberenaren Goya Saria | Cristina Huete | Hautagaia |
Jantzitegi diseinu hoberenaren Goya Saria | Lala Huete | Hautagaia |
Makilaia eta Ileapainketa hoberenaren Goya Saria | Ana Lorena Ana Ferreira | Hautagaiak |
Soinurik Hoberenaren Goya Saria | Georges Prat Alfonso Pino | Hautagaiak |
Aktoreen Elkartea
Maila | Pertsona | Emaitza |
---|---|---|
Zineko interpretazio sekundariorik hoberenaren Aktoreen Elkartearen Saria | Penélope Cruz | Garailea |
Beste batzuk
- "Sant Jordi Zinema Saria", RNEk emana, 1993an
- 1993ko martxoan ospatutako Fotogramas aldizkariaren Zilarrezko Fotogramas Sarien 43. edizioko garaile handia:
- "Espainiar Filmerik Hoberena"
- "Zinemako emakumezko aktorerik hoberena": Ariadna Gil
- "Zinemako gizonezko aktorerik hoberena": Jorge Sanz
- Espainia ordezkatu zuen Berlingo Zinemaldian, baina ez zuen saririk jaso.
- "Calabuch Saria" urteko espainiar filmerik hoberenarentzat Peñíscolako Komediazko Zinema Zinemaldiko epaimahaiaren partetik
- Bastiako Mediterranoeko Zinemaldiko "Brontzezko Olivier" publikoaren saria.