Bella Hadid

Isabella Khair Hadid ( 1996 ko urriaren 9a; Washington D.C. ), Bella Hadid izenez ezagunagoa, estatubatuar modeloa da. 2014. urtean IMG Models agentziagaz sinatu zuen eta 2016. urtean lortu zuen debutatzea Victoria’s Secrets Fashion Show -ean.

Bella Hadid

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabella Khair Hadid
JaiotzaWashington, 1996ko urriaren 9a (27 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Familia
AitaMohamed Hadid
AmaYolanda Hadid
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMalibu High School (en) Itzuli
Parsons The New School for Design
Hizkuntzakingelesa
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta equestrian (en) Itzuli
Altuera175 zentimetro
Lantokia(k)Los Angeles
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm7194079 Facebook: OfficialBellaHadid Twitter: bellahadid Instagram: bellahadid Snapchat: babybels777 TikTok: babybella777 Edit the value on Wikidata

Biografia

Bella Hadid Washington D.C.en jaio zen, Yolanda Foster modelo ohiaren eta Mohamed Hadid higiezinen sustatzaile palestinar aberatsaren alaba.

Bellak ahizpa zaharrago bat dauka, Gigi Hadid modeloa, eta anaia txiki bat, Anward Hadid modeloa. Beste bi ahizpa nagusi dauzka, Marielle eta Alana, aitaren aldetik. Gurasoen dibortzioaren ondoren, bere ama David Foster musika ekoizlearekin ezkondu zen eta 2015ean dibortziatu ziren. Bella palestinarra eta holandarra da. Bera eta bere familia Santa Barbarakoak dira (Kalifornia).

Modelo munduan bidea irekitzea erabaki aurretik, Bellaren ametsa zaldizkoa izatea zen, baina 2012an diagnostikatu zioten Lyme gaixotasuna zela eta, urrundu egin behar izan zuen eta modaren barruan bilatu zuen bidea. 2015ean New Yorkera (Estatu Batuak) joan zen argazkigintza ikastera (duela gutxi IMG Models-erako sinatu zuen), Parson School of Desing-en.

Ibilbidea

2012-2014: hasiera

2012an, Hadidek 080 Bartzelona Fashion modelo ekimenean egin zuen debuta Purificacion Garcia markarako, eta Juan del Olivo espainiarrak aurkitu zuen 16 urterekin. IMG Modelsekin sinatu zuen 2014an, Gigi Hadid ahizparen pausuak jarraituz.

2014-2015: osperako jauzia

Hadid, modelatze bi urte baino gutxiagoan, famatua egin zen, azken urteko denboraldian hasiera motela izan ondoren. Denboraldi horretan, emanaldi gutxi batzuetan baino ez zuen desfilatu. New Yorkeko Modaren Astean parte hartu zuen Desigualerako desfilean. 2015ean, Balmain Fall / Winter publizitate-kanpainan parte hartu zuen bere ahizparekin batera. Orain arte, Hadid Tom Ford, Diane von Fürtstenberg, Tommy Hilfiger, Jeremy Scott ( ikuskizuna itxi zuen ) eta Marc Jacobsekin aurkeztu da New Yorkeko Modaren Astean, 2015eko irailean. Topshop, Burberry eta Gilesentzat modelatu zuen Londreseko Modaren Astean, eta Philipp Plein, Moschino, Missoni eta Bottega Venetarentzat Milango Modaren Astean. 2015eko abenduan bere debuta egin zuen Chanel-entzat eta lehen aldiz Metiers d’Art-en desfilatu zuen, Erroman, luxuzko ikuskizun batean. Teen Vogue, Seventeen eta The LOVE Magazine-en azaletan agertu zen.[1]

2016-2017:

2016an Vogue Türkiye-rako egin zuen lehen azalean egin zuen debuta Bellak, eta ordutik aurrera azal asko egin  ditu aldizkari honetarako. Duela gutxi, Hadid Londresera joan ziren zortzi modelo gazteetako bat izan zen, Topshop [ 5 ], opor kanpain baten zati gisa. 2016ko urrian Victoria’s Secret Fashion Show desfilatuko zuela iragarri zen. Urte horretan bere ahizpa Gigirekin bat egin, eta, beraz, desfilean modelatu zuten lehenengo ahizpak izan ziren. Hadidek luxuzko eta goimailako joskintzako etxe handietarako desfilatu du: Chanel, Versace, Givenchy, Burberry, Óscar de la Renta, Vivienne Westwood, Ralph Lauren, Balenciaga, Bailmain, etab., eta lau hiriburu garrantzitsuenetako Fashion Week-etan: Paris, Milan, New York eta Londres.[1]

2018- gaur egun: prestigiotasun modeloa

2018an, Forbes aldizkariak munduan hobekien ordaindutako modeloen zerrendara gehitu zuen, 8. postuan kokatuz eta 8,5 milioi dolarreko soldatarekin.[2]

Gaur egun, Bella munduko modelo ezagunenetako bat da, eta Dior Makeup, Max Mara, Michael Kors edo Calvin Klein bezalako marken aurpegia da. Chanel, Bogeta edo Givenchy pasabideetan ere ibiltzen da.

Ekitazioa

Hadid nazio mailako zaldizkoa da eta Rio de Janeiroko 2016ko Olinpiar Jokoetara joateko asmotan izan zen.[3]

Bizitza pertsonala

Arazo legalak

2014ko uztailaren 22an, Los Angeleseko poliziak Bella atxilotu zuen mozkortuta gidatzeagaitik. Urtebeterako gidabaimena kendu zioten eta 25 orduko zerbitzu komunitarioak egin behar izan zituen.

Bikoteak

The  Weeknd [4] kanadako abeslariaren bikotekidea izan zan 2015ean eta honen "In The Night" bideo musikalean ere parte hartu zuen. Gainera, elkarrekin agertu ziren Met Galan edo Grammy Sariak bezalako uneetan. Urtebeteren ondoren, harremana amaitzea erabaki zuten. 2018an adiskidetu ziren, baina apur bat geroago hautsi zuten. Dirudienez, Hadid abeslariaren kantuen inspirazio nagusietako bat da, hala nola, Die For You, Angel edo As You Are.

2021eko uztailean, Bellak baieztatu zuen urtebete zeramala Marc Kalman diseinatzaile grafikoarekin harremanetan. 2021eko Cannesko Zinemaldian ikusi ziren lehen aldiz bikote gisa.[5]

Osasuna  

2015ean jakinarazi zen Hadidi Lymeren gaixotasuna [6] diagnostikatu ziotela, eta amak eta anaia gazteak gaixotasun horren aurka borrokatu zutela

Filmografia

Dokumentalak eta telebistako programak
Programak Interpretatu
The Real Housewives of Beverly Hills Bere Burua
Keeping Up with the Kardashians Bere Burua
Making a Model with Yolanda Hadid Bere Burua
Travis Scott: Look Mom I Can Fly Bere Burua
Bideoklipak
Urtea Abestia Artista
2014 Down Your Drain Jesse Jo Stark
2014 Baby Love Jesse Jo Stark
2015 In The Night The Weeknd
2015 Might Not ( kolaborazioa ) Belly ft. The Weeknd

Erreferentziak

  1. https://www.vogue.es/moda/modapedia/modelos/bella-hadid/564
  2. https://www.vogue.es/moda/modapedia/modelos/bella-hadid/564
  3. https://web.archive.org/web/20221028081750/https://www.instyle.es/news/modelos-mejor-pagadas-2018-lista-forbes_41963
  4. https://www.telva.com/2015/10/06/celebrities/1444128581.html
  5. https://www.glamour.mx/celebrities/gossip/articulos/la-relacion-de-bella-hadid-y-the-weeknd/10279
  6. https://www.vogue.mx/moda/galeria/bella-hadid-y-su-novio-marc-kalman-looks-en-pareja-street-style
  7. https://www.elcomercio.es/gente-estilo/bella-hadid-enfermedad-lyme-imagen-20210301202144-nt.html
  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.