Belisario Betancur

Belisario Betancur Cuartas (Amagá, Antioquia, 1923ko otsailaren 4a - Bogota, 2018ko abenduaren 7a) kolonbiar politikari, abokatu eta kazetaria izan zen, 1982tik 1986ra bitartean Kolonbiako presidentea izan zen.

Belisario Betancur

(1985)

26. Kolonbiako presidentea

1982ko abuztuaren 7a - 1986ko abuztuaren 7a
Julio César Turbay Ayala (en) Itzuli - Virgilio Barco Vargas (en) Itzuli

member of the Senate of Colombia (en) Itzuli

1970eko uztailaren 20a - 1978ko uztailaren 20a
Kolonbiako Ordezkarien Ganbarako kidea

1951ko uztailaren 20a - 1953ko uztailaren 20a
ambassador of Colombia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAmagá (en) Itzuli, 1923ko otsailaren 4a
Herrialdea Kolonbia
 Espainia  (2012ko abuztuaren 3a -
HeriotzaBogota, 2018ko abenduaren 7a (95 urte)
Heriotza modua: kidney infection (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Rosa Helena Álvarez Yepes (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPontifical Bolivarian University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, abokatua, kazetaria, politikaria eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Academia Mexicana de la Lengua
Pontifical Academy of Social Sciences (en) Itzuli
North American Academy of the Spanish Language (en) Itzuli
Erromako Kluba
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kolonbiako Alderdi Kontserbadorea

Bizitza

Zuzenbidea, Ekonomia eta Soziologia ikasi zituen. Alderdi Kontserbadoreko kidea izan da gaztetatik. 1963an Lan ministroa izan zen, eta 1974an, berriz, Kolonbiako enbaxadorea Espainian.

1982ko Kolonbiako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen eta, kolonbiarrak adiskidetzeko eta bakea lortzeko, liberalak eta populistak sartu zituen gobernuan. 1982an amnistia eman zion gerrillari, eta 1984an su-etena sinatu zuen. Hala ere, gerrillarekiko negoziazioek porrot egin zuten, eta, 1984an bertan, setio egoera ezarri zuen. Erdialdeko Amerika baketzeko sortu zen Contadorako Taldearen bultzatzaileetako bat izan zen.

La Defensa eta El Siglo egunkariak eta Semana aldizkaria zuzendu ditu. Horrez gainera, hainbat liburu idatzi du, hala nola Colombia cara a cara (Kolonbia aurrez aurre) eta En el cruce de todos los caminos (Bide guztien gurutzegunean).

Lanak

  • La penitencia del poder, 1991
  • El Homo sapiens se extravió en America Latina, 1990
  • Desde otro punto de vista, 1976
  • El Cristo del desarrollo, 1968
  • El rostro anhelante, 1977
  • Desde el alma del abedul, 1980
  • Colombia cara a cara, 1981
  • Declaración de amor, 1997
  • La pasión de gobernar, 1999

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.