Belgorod oblasta
Belgorod oblasta (errusieraz: Белгоро́дская о́бласть, translit.: Belgorodskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Erdialdeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 27.100 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.532.526 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Belgorod hiria da.
Belgorod oblasta Белгородская область | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-BEL | ||
Hiriburua | Belgorod | ||
Gobernuburua | Vyacheslav Gladkov (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°46′N 37°27′E | ||
Azalera | 27.100 km² | ||
Mugakideak | Kursk oblasta, Voronezh oblasta, Luhanskeko oblasta, Kharkiveko oblasta eta Sumyko oblasta | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.541.259 (2021eko urtarrilaren 1a) −8.617 (2018) | ||
Dentsitatea | 56,55 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 31 | ||
belregion.ru |
Geografia
Belgorod oblasta mendebaldeko Errusian dago, gehienbat Donets, Vorskla eta Oskol ibai-arroen goialdeak hartuz[2]. Hegoalde eta mendebaldean Ukrainako Luhansk, Kharkiv eta Sumyko oblastekin du muga, iparralde eta ipar-mendebaldean Kursk oblastarekin, eta ekialdean Voronezh oblastarekin.
Jatorrizko landaredia, baso hosto-erorkorrak eta estepa, hein handi batean desagertu da, nekazaritzaren eraginez. Ibai bazterretan zenbait harizti kontserbatu dira[2].
Ekonomia
Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. Laboreak (garia, garagarra, artatxikia eta artoa), azukre erremolatxa eta ekilorea dira uzta nagusiak. Baratze asko dago[2].
Erreferentziak
- «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- Belgorod Global.britannica.com