Belgikako hiztun-komunitate alemana
Belgikako hiztun-komunitate alemana (alemanez: Deutschsprachige Gemeinschaft Belgiens) Belgikako entitate federatu bat da eta herrialdearen ekialdean dago. 77.555 biztanle ditu 853,64 km2-ko eremuan banatuak. Belgikako hiru hizkuntza-komunitateetatik txikiena da, beste biak komunitate frantsesa eta komunitate flandriarra direlarik.
Bederatzi udalerri aleman hiztunak
Aleman hiztun-komunitatea, Belgikako ekialdean dago, Valonia eskualdean, eta zehatzago, Liejako probintziako Verviers barrutian, Eupen eta Saint-Vith kantoietan.
- Amel (Amblève)
- Büllingen (Bullange)
- Burg-Reuland
- Bütgenbach (Butgenbach)
- Eupen (1)
- Kelmis (La Calamine)
- Lontzen
- Raeren
- Sankt-Vith (Saint-Vith)
Administrazioa
Aleman hizkuntza-komunitatearen parlamentuak 25 kide ditu eta hiru ministroz osatutako gobernua izendatzen du. Gobernu honek eskumenak ditu kultura, hezkuntza eta osasuna bezalako gaietan. Hizkuntza ofiziala alemana da baina frantses-hiztunek zenbati erraztasuna dituzte. Eskolako hizkuntza alemana da, baina frantsesa lehen hezkuntzan irakasten da bigarren hizkuntza bezala. Egunkari nagusia Grenz Echo da eta Eupen-en argitaratzen da.
Kanpo estekak
- (Alemanez) webgune ofiziala