Belgikako frantses
Belgikako frantsesa (frantsesez: français de Belgique) Belgikako frantses hiztun eremuan, hegoaldeko Valonian eta Brusela-Hiriburua eskualdean, gehien mintzatzen den hizkuntz horretako aldaera da. Belgikako frantsesa ez da valonierarekin, bertan hitz egiten duten beste erromantze hizkuntza batekin, nahastu behar.
Belgikako frantses | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Oïl hizkuntzak frantses European French (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Hizkuntza kodeak | |
IETF | fr-BE |
1947ko datuen arabera, Belgikan herrialdeko populazio osoaren %39ak frantsesez ama-hizkuntza gisa hitz egiten zuten.
Belgikako frantsesaren eta Frantziako frantsesaren arteko alde fonologikoak txikiak dira, eta aldeak, gehienbat, lexikoak dira: Belgikako frantses hiztun batek ez du komunikazio arazorik izango frantziar batekin, eta frantziar frantses hiztun batek hitz bitxi batzuekin baino ez du topo egingo belgikar frantses bati hitz egiten entzutean. Belgikako frantsesaren berezko hitzei 'belgizismoak' diogu, adibidez: septante "hirurogeita hamar" eta nonante "laurogeita hamar" dira; gosariari Belgikan déjeuner diote, Frantzian berriz, petit déjeuner; alkateari bourgmestre (Frantzian maire da) diote; eta abar.