Belfast aintzira
Belfast aintzira (ingelesez: Belfast Lough, irlanderaz: Loch Lao edo Loch Laoigh eta Ulsterko eskozieraz Bilfawst Loch edo Craigfergus Loch) Ipar Irlandako ekialdean dagoen aintzira bat da, barrenean izena ematen dion Belfast hiriburua daukana. Iparraldeko ertza Antrimeko konderriari dagokio eta hegoaldekoa berriz Downeko konderriari.
Belfast aintzira | |
---|---|
Mota | badia |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°41′28″N 5°47′06″W |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Aintzira izena daraman arren, estuario bat da, itsasorako irtenbidea baitu. Iparraldeko ertzean daude hiri handienak, besteak beste, Carrickfergus eta Newtownabbey, hegoaldeko hirietan aipagarrienak Holywood eta Bangor dira.
Historia
Belfast sortu aurreko mapetan 'Carrickfergus Badia' izenaz ezagutzen zen, XII mendeko normandiarren Carrickfergus gazteluarengatik, izan ere Ulsterreko gotorleku nagusia berau baitzuten.
Nabigazioarekin zerikusi zuzena izan du historian zehar. Gaur egun bi kai handi daude, bata Carrickfergusen eta bestea Bangorren. Hauetaz gain itsas-kirol klub ugari ere badaude gainontzeko herrietan. RMS Titanic untzi famatua ere bertan izan zen itsasoratua.
Europako Ramsar gunea
Aintziraren 432,14 hektarea Europako Ramsar gune izendatu zuten 1998an. Bertan marearteko eremua, padurak eta putzuak sartzen dira, hauek oso garrantzitsuak baitira neguko hegazti migratzaileentzat. Hegaztien artean aipatzekoak dira; Paita arrunta, itsas mika, txirri iluna, txirri arrunta, kuliska buztanbeltza, kuliska gorria, kurlinta handia eta harri-iraularia.
Iruditegia
- Ilunabarra estuarioan.
- Belfasteko kai industriala.
Ikus gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) RSPB, Belfasteko Natur Erreserba