Belegost

Belegost (elfoerazko Hiri Handia) Tolkienen hil ondorengo lana den Silmarillion laneen, Ered Luinen ekialdeko zatian aurkitzen diren nanoen bi hirietako bat da, Dolmed mendiaren iparraldean, Beleriand eta Eriadorren arteko mugan, Eguzkiaren Lehen Aroa baino lehenago eraikia.

Hasieratik Doriatheko Elfoen aliatu tradizionalak dira, hauek, nanoak, etxalde hauetatik gertu aurkitu zituztelarik lehen aldiz. Euren bizilagunak, Nogrodeko nanoek, Lehen Aroan Doriath erasotzea erabaki zutenean, Belegostekoek, arrakastarik gabe, halakorik ez egiteko esan zieten.

Bere garaiko beste nano askok bezala, Nirnaeth Arnoediad guduan ere parte hartu zuten, non euren erregea zen Azaghâlek, Glaurung herensugea ihesean jarri zuen, herensuge guztien bat-bateko erretira eraginez, baina bere bizitzaren truke. Horrek, Belegosteko nanoak, gudutik, triste baina garaile erretiratzea eragin zuen, etsai bakar batek ere geldiarazi ez zuen hil martxa motel batean.

Haserrearen Gerra eta Beleriand urpean hartua izan ondoren, Belegosteko nano asko, Nogrodekoekin batera, ekialderantz joan ziren, Moriakoekin edo beste toki batzuetakoekin elkartuz. Belegost, oso kaltetua geratu zen halako urte nahaspilatsuen ondorioz, baina, hori gora-behera, litekeena da bertan, oraindik, nano talde bat geratu izana Eguzkiaren Bigarren Aroa eta Eguzkiaren Hirugarren Aroan, bere garairik oparoenean egon zena baino txikiagoa izango zen arren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.