Beleburu
Beleburu, Belako harkaitza edo Zopite Hernioko mazizoaren iparrekialdean kokaturiko haitza da, Alkizako udalerrian.
Neurriak eta historia
Kareharrizko haitzaren altitudea 619 m-koa (beste datu batzuen arabera 614[1]) da punturik altuenean. Haitzak harrizko pareta ikusgarriak ditu non sai arreek habiak egiten dituzten. Halaber, haitzaren beheko zatian Amixuri ur-jauzia agertzen da.
Hernioko kablearen bidez Beleburu atzeko basoak ustiatu ziren, Ilardegi parajean kokatu zelarik klabearen goieneko astoa[2].
Izen ezberdinak
Zopite ere esaten zaio haitzaren oinean dagoen kobazulo bati[3].
Beleburupe esaten zaio Beleburuko oinean dagoen etxe bati eta inguruko parajeari. Gainera, Alkizako eskolako guraso-elkarteari ere Beleburupe deritzo[4].
Erreferentziak
- https://peakery.com/zopite-spain/map/
- Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2013). Ernioko Kablearen saiakakera: sustraiak, historia eta oroitzapenak.. Autore-editore (Blurb)..
- «ZOPITE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
- r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2013-09-19). «BELEBURUPE ALKIZAKO HERRI ESKOLAKO GURASO ELKARTEA» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.