Belea (olerkia)
Belea (ingelesez The Raven) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen olerki narratibo bat da. 1845eko urtarrilaren 29an New York Evening Mirror egunkarian argitaratu zen. Berez, olerkia Charles Dickens ingeles idazlearen Barnaby Rudge eleberriko bele hiztunean oinarritu zen.
Belea | |
---|---|
"Belea" olerkiak narratzailearen harridurarako gauerdiz bisitatzen duen bele misteriotsu bati buruzko istorioa kontatzen du, John Tennielen ilustrazioa (1858). | |
Datuak | |
Idazlea | Edgar Allan Poe (1845) |
Argitaratze-data | 1845eko urtarrilaren 29a |
Generoa | Olerki narratiboa |
Jatorrizko izenburua | The Raven |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | New-York Mirror (en) |
Herrialdea | AEB |
Euskaraz | |
Izenburua | Bela |
Itzultzailea | Jon Mirande |
Argitaratze-data | 1950 |
Euskaraz ezagutzen den olerki honen lehenbiziko itzulpena 1950ean Jon Miranderen Euzko-gogoa aldizkarian Bela izenburuarekin argitaratutakoa da[1]. Bestelakoan, ondorengo hainbat itzulpen ere izan ditu.
Argumentua
« | Behin batez, gau goibel baten erdian, ahul eta nekaturik, antzinako jakintzari buruzko |
» |
Olerkiak bele hiztun batek gauez maitale atsekabetu baten etxera egindako bisita kontatzen du, bai eta azken honen erotze astiroa. Maitaleak, maiz ikasle baten gisa adierazia, bere Leonor maitearen galera negar egiten du. Bele beltzak, Atena Palasen irudiaren sorbaldan ezarria, maitalearen sufrimendua hitz hauek errepikatuz areagotzen duela dirudi: «Inoiz gehiago ez» (Nevermore).
Zinema
- The Raven (1915eko filma, Charles Brabinek zuzendutako filma mutua.
- The Raven (1935eko filma), Boris Karloff eta Bela Lugosi aktoreek antzeztua.
- Le Corbeau, 1943an Pierre Fresnay eta Ginette Leclerc aktoreek antzeztua.
- The Raven (1963ko filma), Roger Cormanek zuzendu eta Vincent Price, Boris Karloff, Peter Lorre eta Jack Nicholson aktoreek antzeztua.
- The Raven. Nevermore, Tinieblas Gonzálezek zuzenduriko laburmetraia.
- The Raven (2006ko filma), Ulli Lommelek zuzendua.
- The Raven (2007ko filma), David DeCoteauek zuzendua.
- The Raven (2012ko filma), James McTeigueek zuzendu eta John Cusack aktoreak antzeztua.