Beldar (automozioa)

Automozioan, beldar katezko ibiligailuak edo beldar-ibilgailuak gurpilez ez baizik eta beldar-kate baten gainean mugitzen diren ibilgailuak dira. Beldar-kate elkarri lotutako maila multzo bat da, metalezkoa, kautxuzkoa edo plastikozkoa, eta horri esker ibilgailuaren pisua azalera handiago batean zehar zabaltzen da. Horrela, beladar-ibilgailuak bereziki eremu irregularretan erabiltzen dira, lur orotako ibilgailu moduan. Eragozpen moduan, gurpildun ibilgailuak baino motelagoak izaten dira. Maiz, ibilgailu militar moduan erabili da, tankeak esaterako beldar-ibilgailuak izaten dira.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.