Belardi-ezko
Belardi-ezkoa (Cuphophyllus pratensis) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Belardietan bizi den onddo jangarria da, uda amaieratik negua hasi arte, banaketa zabalekoa, baina ez da inon ugaria.
Belardi-ezkoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cuphophyllus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cuphophyllus pratensis Bon, 1985 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|


Sinonimoak: Camarophyllus pratensis (Pers. Ex Fr.) Karst., Hygrophorus pratensis (Pers.) Fr.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 8 cm. arteko diametrokoa, kanpai formakoa, titi gutxi edo batez ere ez, lehorra, hori-laranja kolorekoa, ilunagoa edo argiagoa, ertza mehea.
Orriak: Zabalak, lodiak, bananduak eta beren artean lotuta, zain lodi zurixka batzuen bidez, okertuak, oso dekurrenteak, krema, okre-horixka edo hori-laranja kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Betea, haritsua, zuri-krema edo hori zurbila eta meheagoa oinarrirantz.
Haragia: Trinkoa, hauskorra, zurixka edo okrea eta usain atseginekoa.[2]
Etimologia: Cuphophyllus hitza grekotik dator, cupho = arkua, kurboa eta phyllum = hostoak, orriak. Pratensisis epitetoa belardietatik dator, habitatagatik.
Jangarritasuna
Jangarri nahiko ona, bere itxura polit eta atseginaren abantailarekin, kutsatutako edo ongarritutako larreetan biltzen ez badira, baina batzuetan intolerantzia sindromeak eragiten ditu.[3]
Nahasketa arriskua
Hostozabal basoetan hazten den Hygrophorus nemoreus-ekin nahas daiteke, honek tamaina txikiagoa du, kolore ilunagoa eta irin usain eta zaporea.[4]
Sasoia eta lekua
Nahiko arrunta da udazkenean eta neguaren hasieran, zelaietan eta larreetan.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 194 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 118 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 435 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 345 or. ISBN 84-505-1806-7..