Belaontzi

Belaontzia haizeak belan egiten duen indarraren eraginez higitzen den itsasontzia da.

Hainbat belaontzi mota daude, aparailuaren arabera, baina zenbait elementu komun dituzte belaontzi denek. Kroskoa daukate, aparailua eta gutxienez masta bat haizearen indarra baliatuta ontzia mugiarazten dituzten belak eusteko. Eskifaiaren kideei marinel edo itsasgizon deritze.

Belaontziko itsas bidaiek hainbat hilabete iraun dezakete. Itsasontzi mota honen arazoetako bat haizearen irregulartasuna da, eta haren eskasiak zein gehiegizko indarrak nabigazioan eragin handia izan dezake.

Belaontzien gehienezko tamainak muga bat du, eskalako ekonomiagatik. Haizearen indarra propultsio indar nagusitzat izan duten inoizko belaontzirik handienek ez dute 14.000 tona baino desplazamendu handiagoa izan. Hortaz, ondasunen garraiorako ibilgailu oso mugatuak dira eta bidaia luzeak arreta handiz planifikatu behar dira, hornigaiak eskuratzeko hainbat geldialdi aurreikusiz.

Belaontziaren aurrekari historikoak

Egiptoarrak izan ziren ezagunak ziren lehen belaontzien eraikitzaileak. Duela bost mila urte gutxienez eraikin zituzten Nilo ibaia zeharkatzeko, eta zenbait urte eta gero Mediterraneoan erabiltzeko.

Belaontziak izan ziren ibaiak, aintzirak, itsasoak zehar  garraiatzeko lehen baliabideak. Gaur egun jolas, kirol edo hezkuntz-erabilera dute. Hala ere, Indiako Ozeanoko eremu batzuetan oraindik erabiltzen dute ekonomi-arloan.

Erabilera militarra ere izan zuten belaontziek, batez ere garapen kolonial handia zuten nazioetan (Ingalaterra, Espainia, Herbehereak, Frantzia), XIX. mendean.

Belaontzi mota asko daude baina guztiek dituzte oinarrizko zenbait gauza komunean.

Denboraren poderioz belaontziak gero eta gutxiago erabiltzen ziren eta lurrunontziak gero eta gehiago.

Propultsioa

Belaontziak haizearen poderioz  mugitzen dira, haren mugimendua honelako indarren eraginez osatzen du: airea azkarrago mugitzen da kanpoaldean belaren  barruan baino. Horrela, indar handiagoa sortzen da barruko alde horretan, eta horrek eragiten du, hain zuzen ere,  ontzia mugitzea.

Belaontziek ez dute haizearen ondoriozko propultsioa bakarrik; hala balitz, ontzi horiek ez lukete ia maniobra-gaitasunik izango, eta haizea doan norabidean mugitu beharko lukete beti.

Haizea kontrako norabidetik datorrenean, arraunak erabiltzea erabat ohikoa da maniobratu ahal izateko; izan ere, haizea dela eta, bela erabiltzeak ez du eraginik izango.

Indar hori ontziarekiko perpendikularra da. Beraz, erabat eramango bagenu, itsasontzia albo batera mugituko litzateke. Horretarako balio dute belaontziaren hainbat elementuk; haien artean, gila, aurtza, eta lema.

Gaur egun, belaontziek mota desberdinetako motorrak dituzte. Hain ohikoa da belaontzietan motorrak erabiltzea, non APNAn (Abordatzeak Prebenitzeko Nazioarteko Araudian) hainbat artikulu baitaude belaontziek motor-propultsioa izaten duenean zein argia erabili behar duten adierazteko, argitaratu dira hainbat artikulu non adierazten den zein nolako portaera izan behar duten itsasontziek belaontzien propultsioa motorrezkoa izanez gero.

Egonkortasuna

Belaontzi baten egonkortasuna  bermatzeko, erreparatu behar da haren erruna haren luzera baino askoz txikiagoa dela eta hori kontuan hartuta haren zeharkako egonkortasuna luzetarako egonkortasuna baino askoz txikiagoa izango dela; izan ere, hondoratzeko aukera askoz ere handiagoa dago zeharka, luzetara baino, eta hori oso agerikoa da.

Hainbat estabilitate mota daude, orduan, itsasontziaren pisuaren banaketa oso garrantzitzua da. Popan edo brankan pisu gehiago edo gutxiago jarriz gero itsasontziaren egonkortasuna ez da asko aldatuko, baina motorraren propultsioa hobea edo eskasagoa izango da turbinaren eraginkortasuna dela eta. Baina pisua txarto banatuz ababorren edo istriborren egonkortasun falta sor daiteke.

Pisu gehiegi edo gutxiegi eramateak oso larria izan daiteke, Plimsoll marka sortu egin zen, hortaz.

Gila

Ontzi guztiek gila dute, itsasontziaren bizkarrezurra da. Duela urte askotatik, ontziak gilatik eraikitzen dira, hau da, gila oinarri hartuta. Belaontzi batean, gila hitzak itsasontziari erantsitako zati bat ere deritzo, haizearen aurka itsasontziaren maniobra errazteko balio duena. Lehen ikusi denez, baliteke ontziak egonkortasunik ez izatea, behar baino pisu gutxiago badu; horregatik, belaontzietako gilan lasta-ura kargatu behar da.

Belaontzien belak

  • Bela handiak: Handiak dira eta beti daude jaitsita, itsasontziko mastari edo mastei lotuta baitaude.
  • Genovako belak eta stormjib: Lehenengoek forma triangeluarra dute, eta batez ere itsasontziaren abiadura hobetzeko erabiltzen dira. Bigarrenak berriz egonkortasuna hobetzeko erabiltzen dira. Bela horiek laranja koloredun dira oso kolore deigarria delako,
  • Spinnaker: Haize eramangarrietarako erabiltzen da. Egoera zehatzetan zabaldu behar da, haizea ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
  • Bela spy eta genaker: Ia hibrido bat dira aurreko bien artean. Bere izenak Genova eta spinnaker konbinatzen ditu. 1990ean asmatu ziren eta haizea hartzeko angelu ezin hobea eskaintzen dute abiadura irabazteko. Ohikoa da arraunketan parte hartzen duten belaontzietan.
  • 0 kodea: Haize gutxiko egunetan erabiltzen den bela da.
  • Solent: Triangeluarra da, haizerik indartsuenekin erabiltzen da norabidea eta abiaduraren iraunkortasuna bermatzeko.
  • Fokua: Triangelu-forma du eta nabigazio-beharren arabera erabiltzen da.
  • Yankee: Aurrekoaren antzekoa da, baina gorago jartzen da mastan.
  • Trinketea: Fokuaren baliokidea da, baina popan dago.
  • Reacher: Beti zatikatuta dago, alboko haizea aprobetxatzeko.

Bibliografia

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.