Belén Nevado

Belén Nevado Méndez (Badajoz, Extremadura, 1969ko ekainaren 16a) antzerki aktorea da, hainbat konpainiatan lan egiten du eta emakumeak ahalduntzeko proiektuak garatzen ditu.

Belén Nevado

Bizitza
JaiotzaBadajoz, 1969ko ekainaren 16a (54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea

Biografia

Belén Nevado Badajozen jaio zen 1969an. 1994an, interpretazio ikasketak amaitu zituen Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaularitzaren Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean.[1] Hainbat antzerki konpainietan lan egin du aktore gisa. 1999an “Detritus teatrus” konpainia sortu zuen Javier Hueterekin.[2]

2020an, azaroaren 25eko kanpaina zela eta, bideoklip bat grabatu zuen Araian, Arabako Lautadako udalerrian, La Xeta Paxote-ko kide ohiekin eta Aintzira Gorosabelekin.[3]

Mikro-antzerkiko ikuskizunak, tailerrak eta piezak sortzen ditu, eta horietan antzerki-teknikak lantzen dira, emakumeak ahalduntzen laguntzeko esaterako, "Oprimidako antzerkia".[4][5][6][7]

Lanak

  • 2000 – Gu gu txupete
  • 2001 – Tritus Corazón.
  • 2002 – Las punkis también lloran.[8]
  • 2011 – Johny & Jane
  • 2013 – Ovarios verdes fritos.[9]
  • 2017 – Pecadoras: 4 piezas de micro-teatro (Confieso que he fingido, Dejarme sola, Hola mundo cruel, ‘Hot Flash’[10]).[11]
  • 2019 – Levántate y mea de pie.[12]
  • 2020 – Sofocos.[13]
  • 2020 – Sola en un bar (vídeo musical).[14]
  • 2021 – Que corra la sangre.[15]
  • 2021 No me toques la flora.[16]

Sariak eta aintzatespenak

  • Tritus Corazón, Ciudad de Logroño kafe-antzerki lehiaketan saritua.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.