Belémgo dorrea
Belémgo dorrea edo San Bizenteren dorrea (portugesez: Torre de Belém edo Torre de São Vicente) Portugalgo Lisboa hiriburuko Belém auzoan dagoen dorre bat da. Tajo ibaiaren iparraldeko ertzean dago, Belem auzoan.
Belémgo dorrea | |
---|---|
Torre de Belém | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Monastery of the Hieronymites and Tower of Belém in Lisbon | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Freguesia | Belém (Lisboa) |
Ur-masa | Ozeano Atlantikoa eta Tajo |
Koordenatuak | 38°41′29″N 9°12′57″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1515 |
Erabilera | itsasargia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Francisco de Arruda |
Estiloa | Manueldar estiloa |
Dimentsioak | 35 () m |
Azalera | 0,09 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 263bis-002 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Bisitariak urtean | 377.780 |
Webgune ofiziala | |
|
Historia
Manuel I.a Portugalgoaren erregealdian eraiki zen. 1514an hasi ziren lanak, Francisco de Arruda arkitekto zela, baina Jeronimotarren monasterioa ondoan eraikitzen ari zen Diogo Boitaca arkitektoak bukatu zuen 1520an.
1983an UNESCO erakundeak gizateriaren ondare izendatu zuen.
Ezaugarriak
Manueldar estiloan eraikia dago, berez Erdi Haroko dorretxea da baina eragin islamiar nabaria du. Portugalgo artilleriadun lehenengotako gotorleku bat izan zen.
Bi egiturak osatzen dute eraikina: dorreak berak eta azpiko gotorlekuak. Gotorlekuak behatoki itxiak ditu erpinetan, bakoitza laranja aleen itxurako kupulaz ornitua.
Dorreak ere apaindura bikaina du, harrian landutako sokak, galeria irekiak, mozarabe estiloko dorreak eta ezkutu itxura duten almenak ditu. Elementu naturalistak ere ugariak dira, tartean errinozero bat, urrutiko aurkikuntzak sinbolizatzen dituena. Barnealdea ordea gotikoa da, eta oso soila.
Dorreak bost solairu ditu:
- Lehen solairua: Gobernadorearen Aretoa.
- Bigarren solairua: Erregeen Aretoa.
- Hirugarren solairua: Harrera gela.
- Laugarren solairua: Kapera.
- Bosgarren solairua: Terraza.
Iruditegia
- Dorrearen ipar-mendebaldea.
- Dorrearen barnealdea.
- Behatokia.
- Gotorlekuko harresia.
- Galeriak.
Kanpo estekak
- Belém dorreari buruzko informazioa (Portugesez)
- Belém dorreari buruzko informazioa (Ingelesez)